433.817 euroz hornitutako proiektu honen lehen fase honetan sarrerak eta zolaketa konpondu dira.
Santiago kaperan eta Karlomagnoren siloan egiten ari diren obrak hilabete honen bukaeran amaitu egingo dituztela aditzera eman dute. Lan hauek Orreaga proiektuaren baitan egituratzen dira, zein ondare historikoa berreskuratu nahi duen eta horretarako Sustapen Ministerioak 433.817 euroko dirulaguntza aprobatu zuen proiektua aurrera atera ahal izateko.