ZABALIK DA CEDERNA GARALUR ELKARTEAREN 2014-2020 ALDIRAKO TOKIKO GARAPEN PARTE HARTZAILEAREN ESTRATEGIAREN (TGPE) LEHEN DEIALDIA

Deialdiarekin batera oinarri arautzaileak eman dira argitara Nafarroako Aldizkari ofizialean, 220 zenbakian, azaroaren 15ekoan.
Deialdia azaroaren 16tik abenduaren 30era bitartean (biak barne) egonen da zabalik.
Deialdia Nafarroako 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren barnean kokatzen da.
Azaroaren 15ean eman da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE estrategiaren oinarri arautzaileak eta lehen deialdia. Deialdia zabalik egonen da azaroaren 16tik abenduaren 30era bitartean.
Deialdi horretan parte hartu ahal izanen dute proiektu “produktiboek”, helburu nagusia ekonomia-jarduera sustatzea izanik. Horrez gain, “proiektu ez-produktiboak” ere finantzatuko ditu; horietarako inbertsioak ez dira, bere horretan, ekonomia-jarduera bat, gizartean eragin handia badute ere. Lehen kasuan, laguntza publikoa % 30ekoa izanen da, eta hori % 70era ere igoko da proiektu ez-produktiboen kasuan. Nolanahi ere, laguntzaren muga 50.000 € izanen da.

Iruzkindu