Nafarroako Gobernuak 224 ikur frankista identifikatu ditu

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren bidez, ikur frankisten behin-behineko errolda berresten du, 224 elementuk osatutako errolda. Gainera, ikur horiek kentzeko gomendioak onartu ditu, Koordinazioko Batzorde Teknikoak Memoria Historikoaren arloan egindakoak.

Zehazki, orain arte 142 udalerrik eman dute informazioa (hau da, Nafarroan daudenen % 51,6k, biztanleriaren % 76,5), eta 224 ikur identifikatu dira. Haietatik, 220 eraikin eta espazio publikoetan daude (152 plaka edo baldosa txiki etxebizitza-eraikinetan, 53 ereinozdunak, erorien 14 plaka elizetako fatxadetan, eta erregimenari lotutako eszenen koadro bat). Beste laurak monumentuek eta monumentu-multzoek osatzen dute (erorien ohorezko 2 gurutze espazio publikoetan eta erorien 2 monumentu).

Ikur hoien artean Garralda eta Orbaitzetako elizetan dauden erorien omenezko plakak ageri dira.

Iruzkindu