Azaroan langabeziak gora egin du gure eskualdean

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aditzera eman duenez langabeziak gora egin du Nafarroan %0,57 , 220 pertsonetan alegia eta langabetuen zenbatekoa 38.916 pertsonetan ezarri da.

Gure eskualdean, Agoitzeko bulegoan %7,73 igo da langabezia aurreko hilabetearekin alderatuta. Hala ere aurreko urtearekin alderatuz %9,07-ko beherakada izan du langabezia tasak.

Hala eta guztiz ere Nafarroako Enplegu Zerbitzuak behin behinekoak diren kontratazioak gora egin dutela eta aldi baterako kontratazioei gailendu zaiela.

Iruzkindu