“Lindus 2” proiektuak aurten 83 espeziatako 400.000 hegazti migratzaile baino gehiago aztertu ditu, Nafarroatik igarotzean

2016ko abuztu eta azaro artean, Lindusko muinoan, Auritz eta Luzaide udalerrien artean, 83 espeziatako 402.340 hegazti migratzaile ikusi dira. Gehienak usoak izan dira, 300.000 inguru. Gehien ikusi den beste espeziea kurrilo arrunta izan da (53.781). Eta harrapari ugarienak, erle-txori europarra (4.997), miru gorria (4.699), miru beltza (1.741) eta zikoina zuria (1.591).

Datuak “Lindus 2” mugaz gaindiko lankidetzarako programaren esparruan egindako azterketatik atera dira; programa hori hiru hilabetez egin da, eta Lindusko muinoan jarritako behatokian izan ziren ornitologo profesionalen partaidetza izan du; bertan, paseko hegaztiak eta zonaldean bizi direnak identifikatzeko eta zenbatzeko lanak egin dira.

Iruzkindu