Hiriberri FITUR-en

‘Nafarroa ehuntzen duten bideak: ezagutzeko mila era’ da Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko turismo-eskaintza aurkezteko hautatutako gaia Nazioarteko Turismo Azokaren 37. edizioan (FITUR); Madrilen egingo da urtarrilaren 18tik 22ra. Nafarroako aurkezpeneko azal argazkirako gure bailarako herri bat hautatu dute, Hiriberri alegia.

Nafarroko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak azteazkenean, urtarrilak 18, Foru Komunitatea egituratzen duten bideen bere proposamena aurkeztuko du: Santiago bidea, Inaziotar bidea, Landako bideak-Bide berdeak edo Nafarroako monumentu, historia, kultura eta naturako aniztasuna ezagutzeko aukera ematen duten 30 mendi-bide.

Iruzkindu