Pirinioa mugitzen ari da

Larunbatean Txantxalaneko kideek antolatua Pirinioan lan eta bizitzearen inguruko jardunaldiak burutu ziren. Jardunaldietan bailara ezberdinetako bizilagunak hurreratu eta eztabaidatu egin zuten. Guztira ehundik gora pertsona bildu ziren Pirinioaren egoeraz eta etorkizunaz mintzatzeko.

Bertan hainbat proiektu aurkeztu ziren, pirinioan lan eta bizitzeak errealitate bilakatu dituzten proiektuak alegia, besteak beste Apeztegiberriko Denda (Basaburua), Iratiko Xakiak (Aezkoa, Erroibar, Auritz, Luzaide, Artze..) , Eskutik (Auzperri) eta nola ez Burgiko Xorta garagardoa. Baita ere haien tartea eduki zuten Bizirik gaude eta Pirinioan lan eta bizi plataformek.

Oso positibotzat hartu dute antolatzaileek eta datorren urtean beste jardunaldi batzuk antolatzeko prestutasuna ere azaldu dute.

Informazio gehio:
Txantxalan

Iruzkindu