Nafar gobernuko Osasun sailburutik jakinarazi digute Etxeko Ospitalizazioa indartuko dute 2017.urte honetan. Pazientearekiko onurak dakartzan disziplina honek gure eremuan ere indartu egingo dute.
Aurreikusten denez, ospitalez kanpoko ohe gehiago egongo da Etxeko Ospitaleratze zerbitzuan 2017an, Iruñeko eta Tuterako eremuetan.
Iruñeko eremuak 20 ohe zituen 2015eko urrian, eta 76 gaur egun. Arreta-modalitate hori beste 20 oherekin indartzea aurreikusten da aurten, Auritz, Agoitz, Salazar, Izaba eta Zangozako eremuei zerbitzua emateko helburuz.