Langabeziak gora egin du

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan erregistratutako langabe kopurua 41.242 pertsonakoa zen urtarril amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.197 pertsona gehiago dagoela langabezian, hau da, % 2,99 gehiago, abenduan 40.045 langabe baitzegoen.

Langabezia-datuen banakatzea

Enplegu Agentziak kontuan hartuta, eta hilabete arteko datuei erreparatuta, langabeziak Agentzia guztietan egin du gora, Tuterakoan izan ezik, % 0,17 jaitsi baita han.

Honako hauek izan dira langabeziaren hilabete arteko igoerak: Altsasu (% 0,70); Tafalla (% 1,11); Lizarra (% 2,35); Hiri-zabalgunea (% 3,56); Yamaguchi (% 3,71); Arrotxapea (% 4,00); Lodosa (% 4,63); Doneztebe (% 8,14) eta Agoitz (% 10,63).

Urte arteko aldaketei dagokienez, bulego guztietan jaitsi da langabezia. Donezteben (% -11,74); Tuteran (% -11,08); Altsasun (% -10,35); Tafallan (% -9,72); Lizarran (% -9,00); Yamaguchin (% -8,98); Hiri-zabalgunean (% -8,53); Lodosan (% -6,94); Arrotxapean (% -6,19) eta Agoitzen (% -2,09).

Langabeziaren ezaugarriei dagokienez, sexuaren arabera, 23.247 dira emakume langabeak, langabeziaren hilabete arteko % 5,6ko igoerarekin (1.229 emakume langabe gehiago), eta 17.995 dira gizonezko langabeak, % 0,2ko jaitsierarekin (32 gizonezko langabe gutxiago). Beraz, emakumeak dira langabeziaren hilabete arteko igoeraren protagonista bakarrak.

Iruzkindu