“Ibil Bedi” taldea ere izango da igandean Nafarroa Oinezen. Taldekidea den Javi Larrañetarekin solastu gara gaur goizean.

Jarraitzen dugu igande honetan ospatuko den Nafarroa Oinezari begira eta honekin batera bertan izanen diren musika taldeak elkarrizketatzen. Gaurkoan Ibil Bedi taldearen txanda izan da. Javi Larrañeta taldekidearekin solastu gara eta berak esan bezala, kontzertu berezia izanen da berarentzat, bera ikastolako ikasle ohia baita. Igandean “Mintzatu” bigarren gunean 15:00etan igoko dira oholtzara.

 

Javi Larrañeta (Ibil Bedi) Irati Irratian

Ibil Bedi – Perimetroarena abestiko bideoa:

Iruzkindu