Aisialdi eta kirol eskaintza oparoa udarako Auñamendi aldean

Garaitzeko Asik, Lakorrik, Elutsederrek eta Gure Aizpeak uda osorako aisialdi eta kirol eskaintza plazaratu du egunotan. Eskaintzaren barnean mota askotako eskaintzak topa ditzazkegu, argazkilaritza eta harri-zizelkatzetik hasita, martxa-nordikoa eta taichi edota indar gimnasia. Lan itzela egin dute ikasturtean zehar hainbat eskaintza burutzeko eta udan mantendu eta koordinatzea lehenetsi dute. Horretarako sortu zuten Kultura, Kirola eta […]

The Old School Quartet taldeak Jazz-aren historiari errepaso handi bat emanen dio Agoitzen

Bihar (Larunbata, Ekainak 28) izanen dugu talde honekin zita Agoitzen. Jazzaren istoriako erritmo dantzagarriak eskaini eginen dituzte bertaratutakoak gorputza mugi dezaten. Hori aipatu digu taldeko kidea den Iñaki Rodriguezek, saxofoi-jole eta ahotsa dugularik bera. Eskarmentu handiko laukotea dugu The Old School Quartet taldea, zeina entsegu eta dantza tokia den Eskola Zaharren omenez hartu duten euren […]

Iratira Bidaiak proiektuaren 2. liburukia aurkeztuko dute larunbatean Orotz-Betelun

Irati ibaiko urek bustitzen dituzten ibar eta herrien inguruko liburua dugu. Lehen liburukia informazioa zekarren bertako zein bisitariendako. Bigarren liburuki hau aldiz, ibar eta herri bakoitzak emakume sortzaile baten ilustrazioa dakar. Horretarako Kati Leatxek eta Estitxu Larreak zenbait sortzailerekin jarri ziren harremanetan, tartean “Colectivo Variopintas” elkartekoekin. Bertako kidea da aurkezpenean izanen den Idoia Iribertegi eta […]

Nire buruaren lotsak, 8.atala: Badostaineko erorketa

Garaiko erresuman izandako liskar edo borrokaldi batetaz solastu behar garela dirudi, baina erresuma bati baino gure kolaboratzailea den Xanti Begiristaineri bizitza erabat aldatu zion eroriko batetaz solastuko zaigu. 2010eko irailaren 10a zen, Badostain inguruan eta honela hasten da gaurko bere buruarekiko duen lotsa. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Despopulazioari aurre egin eta Aurre-pirinioa biziberritzeko Perotx proiektua martxan

Adoainen kokatua dago Perotx etxea. Bi urte dira Nafarroako Gobernuak enkantean jarri zuenetik eta bertan enkantearen onuradun izan ziren gaur egungo proiektuaren sustatzaileak. Talde honetan Iñigo Martinez Monasterio dugu, Urraul-Goitirekin harreman estua izandakoa eta proiektu berri honen pizgarri nagusia. Proiektua berez Urraul-Goiti biziberritzea eta despopulazioaren kontrako erreminta bilakatzea du helburu eta horretarako dabiltza buru-belarri lanean. […]

Dantzaz beteko dute Izaba Dans Pirenaika ekitaldiarekin

Iaz irailean egin zuten Izaban DansPirenaika. Transpirenaika ibilbidea dantzara ekarrita sortu zen egitasmo hauxe eta bertako jendea dantzara gerturatzea du helburu. Aiko taldea, Kurruskla elkartea eta Izabako udaletxearen elkarlanetik dator aurtengo edizioa.  Edizio honetan Lapurrutx Jauzia delako dantza berria estreinatuko dute eta Izaba inguruko toki bereziak ezagutzeko aukera emanen du ikastaro-jaialdiak. Honen inguruan solasean Aiko […]

Euskal Herria zeharkatu duen Urmuga jaialdia gurean izanen da uztailaren 28tik 31ra

Uztailaren 11tik 31ra Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko ditu beste behin ere Urmuga egitasmoak. Natura, mendia, ura eta musika batzen duen egitasmoa den heinean zeharkaldian zehar kontzertu eta eskaintza kultural anitza antolatu dute, uztailaren 31an Santa Grazin amaiera izanen duena. Aurtengo edizioan Gipuzkoaren lehen arrasto idatziak izanen dituzte oinarri eta horregatik gaur egun Euskal Herritik […]

25-26 ikasturterako aurrematrikulazioa burutzeko azken astea AEK-n

Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako […]

Puy Oria eta Montxo Armendariz omenduko dituzte Izabako Zinemaren Egunean

Izabako zinemak urteetan zehar bertakoen topagune izan da eta honi garrantzia ematearren Zinemaren eguna antolatu dute, Izabako Udalak, Kurruskla Elkarteak, El Sabaiao eta Zinea kudeatzen duen taldea. Egun honetan estreinatuko dute zinemaren historia barnebiltzen duen “Sueños de cartón” dokumentala, 4 pase izanen dituelarik. Ez hori bakarrik, pelikulen kartelen erakusketa ere prestatu dute, zeina egunean izanen […]