Shibori tailerra antolatu du asteburuan Orbaizeta Kultur Ekimenak

Tela, tinte eta harien artean emanen dute asteburuko goizak Orbaizetan, Orbaizeta Kultur Ekimenak Shibori tailerra antolatu baitu bertan. Shibori japonieraz estutu esan nahi du eta oihalak estutu eta tindatzean izaten diren sorkuntzak egiteko moduari honela deitzen zaio. Tailerra Aida Fernandez izanen da, zeina konfinamenduan hasi zen sorkuntza modu honetan hastapen pausuak ematen. Gaur berarekin izan gara teknika hauxe hobeto ezagutzen.

 

 

Aida Fernandez Irati Irratian

Iruzkindu