Ezin gelditu ibili ohi da bazterrak arakatzen Juan Mari Martinez Txoperena arkeologoak. Aste bi dira ikusi ahal izan genuela Isaac Morenorekin batera Orreaga eta Irunberri arteko galtzadaren nondik norakoak azaltzen. Horrekin aski ez eta Baskoien hainbat tokietara ateraldiak egiteko liburu bat ondu du Iñaki Vigorrekin batera. Nabarmentzekoa da azkenaldian Nafarroako Iparraldean 131 kastro identifikatzera heldu direla eta horiek Javier Armendarizek eginiko ikerlanera gehitu zaizkiela. Hori gutxi balitz, primizia bat eman digu zeinetan Iñigo Txintxurreta ikerlariak Erratzu mendian beste 8 dolmen berri antzeman dituela. Erratzu mendia dolmenei dagokionean oso aberatsa da 40 inguru topatu dituztelarik. Hau guztia landu dugu Juan Marirekin izandako elkarrizketan.
Juan Mari Martinez Txoperena Irati Irratian
Orreaga eta Irunberri arteko galtzada: