Ezpela arriskuan dago hainbat faktore direla eta, baina batez ere Ezpelaren Sitsa delakoaren eraginagatik dago egoera larrian. Ekialdetik etorritako espezie inbaditzailea dugu Ezpel-sitsa eta honen inguruan arduratuta 2020. urtean Abaurregainan abiatu zen Ezpelzaintza 2050 proiektua, gerora elkarte bilakatuko zena. Proiektu honekin Ezpelaren salbatzea eta sitsaren garapenean balazta bat jartzea zen helburua eta txikitasun horretatik datu esanguratsuak lortu izan dira. Hau guztia azalduko dute biharko hitzaldian. Hitzaldia aitzakitzat harturik Nayara Tanit Ezpelzaintza 2050eko kidea izan dugu honen inguruan elekatzen.
Informazio gehiago : Ezpelzaintza webgunean
Nayara Tanit Irati Irratian
