Badira jada urte batzuk Erronkarin artzai eskola bat garatzeko ideiarekin dabiltzala. Lehendabizi Artalde elkartea sortu zuten honen aferak aurrera eramateko. Hortikan, proiektura jendea atxikitzen joan zen eta gaur egun Gidari Artzain Eskola proiektuak aurrerapausu nabarmenak ematen dabil. Egindako bidea eta etorkizunean zer izan nahi duten aurkezpenak egiten dabiltza Pirinioetan zehar, Ansotik Aezkoaraino. Horiek aitzakitzat hartuta Eneko Egiguren izan dugu gurean, bera baita hasieratik proiektua gauzatzen dabilena. Berak azaldu digu zein puntutan dagoen proiektua.
Eneko Egiguren Irati Irratian

