Adoainen kokatua dago Perotx etxea. Bi urte dira Nafarroako Gobernuak enkantean jarri zuenetik eta bertan enkantearen onuradun izan ziren gaur egungo proiektuaren sustatzaileak. Talde honetan Iñigo Martinez Monasterio dugu, Urraul-Goitirekin harreman estua izandakoa eta proiektu berri honen pizgarri nagusia. Proiektua berez Urraul-Goiti biziberritzea eta despopulazioaren kontrako erreminta bilakatzea du helburu eta horretarako dabiltza buru-belarri lanean. Proiektua bi egituratan banatzea dute xede, kudeaketaz arduratuko den mikrokooperatiba eta eskaintzaz arduratuko den kultur taldea. Bertan mota askotako erretiro eta egonaldiak egiteko aukera luzatuko dute eta horretarako Perotx etxea ezinhobea dela argudiatzen dute sustatzaileek.
Gaur egun 4 lagun dira talde sustatzailean eta 20 bat proiektuko kideak. Hala ere eraikinean zenbait berritze eta konponketa egin beharrean daude eta horretarako crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute Goteo.org webgunean.
Honen inguruan aritu gara talde sustatzaileko kidea den Iñigo Martinez Monasterio lagunarekin. Berak proiektuaren parte izatera animatu gaitu.
Proiektua diruz laguntzeko : Goteo Perotx
Iñigo Martinez Monasterio Irati Irratian
Proiektua aurkezteko bideoa bideoa: