Indarkeria matxistaren prebentzio eta lanketarako kanpaina abiatu dute Erroibar, Aezkoa, Artzibar , Orotz-Betelu, Erronkari eta Zaraitzuko Berdintasun zerbitzuek

Gure herrian hori ez da gertatzen (da) lemapean zenbait baliabide jarriko dituzte kalean Nafar Pirinioetako Berdintasun zerbitzuek. Gure herrietan gertatzen diren emakumeenganako indarkeria identifikatu eta era kolektiboan aurre egiteko tresnak ematea du helburu, baita hauen inguruko hausnarketa bat plazaratzea ere. Askotan pentsatu izan dugu gure herrietan ez dela horrelakorik gertatzen, baina bai gure herrietan indarkeria kasuak gertatu izan dira, ez baitaude matxismo eta patriarkatutik salbuetsitak.

Kanpainaren aitzakiarekin Nafar Pirinioetako Berdintasun teknikariak diren Silvia eta Oihane izan ditugu irratian, kanpaina azaltzen eta prebentzioa aski ez bada eta eraso bat gertatzen bada zer nolako lanketa egin behar den azaldu digute.

Bihar emanen dituzte aditzera materiala desberdinak.

 

 

Silvia eta Oihane Berdintasun teknikariak Irati Irratian

Iruzkindu