Asteburu honetan ospatuko da Baratxinto Fest jaialdiaren 5. edizioa

Aurtengoa 5. edizioa dute Baratxinto Festekoek. Erronkarin hasi zen jaialdi honek urtez urte aritu da pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen eta gaur egun Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen izanen dituzte emanaldiak. Aurreko edizioek ekainean izan dute garaia, baina agenda kontuek 5. edizio hau irailera bidali dute. Maila altuko eta mota askotako emankizunak izanen dira aurtengo edizioan, baita tokiko artisten pisu handiagoa ere. Gaur jaialdia aitzakitzat hartuta Goitibera konpainiako eta antolaketa lanetan dabiltzan Saioa Iribarren eta Ander Basaldua izan ditugu gurean. Beraiek azaldu digute aurtengo edizioko nobedade eta abarrak.

 

Informazio gehiago : Baratxinto Fest webgunea

Saioa Iribarren eta Ander Basaldua Irati Irratian

Egitaraua:

Iruzkindu