Herri lurren inguruko jardunaldiak izanen dira gaur eta bihar Iruñean

Zer nolako garrantzia duten herri-lurrak (komunala) gure inguruan. Hauen inguruko hausnarketa saioa izanen da gaur eta bihar Iruñean Aezkoako jardunaldietatik eratorritako beste jardunaldi batzuen bitartez. Aldi honetan, herri-lurren inguruan suertatutako gatazkei emanen zaie ahotsa eta baita herri-lurra horiek nola defendatu daitezkeen ezagutu ere. Antolaketan Aezkoako Batzarrea , Kultur Ola, Iratiko Bortuak, Aezkoa Kultur Elkartea, GAIT, Ankulegi eta EhuGunea dabiltza elkarlanean. Jardunaldi hauen inguruan elekatu gara Aezkoako Batzarreko buru den Karlos Bueno Rekarekin.

 

 

 

Karlos Bueno Reka Irati Irratian

Iruzkindu