Munduko Herrialdeak izanen dituzte hizpide eskolako igautreetan eta maila desberdinek hartu dute euren mozorroa prestatzeko hautua. Txinatarrak, Mexikarrak,…jatorri anitzetako mozorroak izanen dira eta baita koreografia eta sorpresak ere.
HH eta LHko lagunek goizean goiz hasiko dira mozorroa prestatzen. DBHkoek aldiz tartean klasea izanen dute baina hamaiketakoan batu eta ondoren argazkiak aterako dituzte. Ondoren fan farrearen doinuaz karrika buelta eginen dute eta eguerdia pasata pistan talde bakoitzak eginen du bere dantza. Horren ostean HH-LHkoek jantokira joanen dira DBHkoak dantzaldian geratzen diren bitartean.
Igautreen nondik norakoak aurkeztera etorri zaizkigu 4 DBHko Enara, Hegoa, Eukene , Maren eta Magalik. Gonbidapena luzatu digute mozorrotu eta gerturatu gaitezen beraiekin igautreak ospatzera.
Enara, Hegoa, Maren, Eukene eta Magali Irati Irratian
