2012an ibili ziren ikerlari zenbait Mezkiritzeko Serpenteko kobazuloa arakatzen. Bertan haragijale zenbaiten arrasto eta fosilak topatu egin zituzten tartean hiru katamotzarenak. Gaur egun, katamotza iberiar penintsularen hegoaldean dago kokatuta baina Olozenoaren hasieran gurean ere izan ziren, hori bera frogatzen dute Serpentekon agertutako 3 katamotzen hezurdurek. Gainera, katamotza horiek morfologikoki eta DNAren arabera katamotz borealak ziren, duela 412 eta 10500 urte bitartean gurean izandakoak.
Hori bera ondorioztatu zuten 2016an baina horietako batek ez zuen Katamotz Borealaren ohiko egitura. Hori hasi ziren ikertzen eta bertan ohartu ziren, gorpuzki zaharrenak Katamotz Hibrido batenak liratezkeela, hau da iberikoaren (aita) eta borealaren (ama) nahasketa bat. Ikerketa morfologikoan ohartu ziren zenbait egitura batekin eta bestearekin zerikusia zutela. Ikerketa hauxe aurten publikatu egin dute zenbait ikerlarik Maria Teresa Perez Pernaud doktorearen gidaritzapean “The Anatomical Report” aldizkari ospetsuan.
Ikerketa honetan ezinbestekoa izan den Nuria Garcia Garcia izan dugu gaurkoan ikerketaren berri ematen. Aurkikuntza honen garrantzia nabarmendu digu, honek beste gauzen artean hibridatzearen tesiak onartzen dituelako eta berresten dituelako, baita gure zonaldean urte luzez katamotzak izan direla ere.
Anatomical Report aldizkariaren artikulua : Katamotz hibridoa
Nuria Garcia Garcia Irati Irratian