Historian zehar izan dira patriarkatua ez ziren alternatibak

Hori adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak. Ostiral honetan Longidako Ekainen izanen den “De nuestras tataratataraabuelas a nosotras, ¿Que ha cambiado?” hitzaldiaren hizlariarekin izan gara, Amaia Nausia Pimoulierrekin alegia. Hitzaldiaren ingurukoak ere izan ditugu hizketagai, halere ez dugu sakondu nahi izan hitzaldirako zeozer uztearren. Beraz, gogoratu, ostiral honetan Longidako Ekaiko hotelean 17:30etan hitzaldia, ez ezazue galdu! […]

Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzen

Gaur larunbatean Orbaitzetan taula gainean izanen den Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzera joan gara. Horretarako bertako abeslari eta kitarjolea den Hibai Aiestaranen laguntza izan dugu. 2009an sortutako taldeak 200tik gora kontzertu eman ditu Hibaik argitu bezala eta larunbatean sekulako festa ziurtatuta dugula ere gaineratu digu. Gogoratu, larunbat honetan Orbaitzetan 21:00etan Deiedra Rebel Folk, ez ezazue […]

GRABNI txapelketako finalak

Gaur Nafarroako selekzioako hautatzaile den Manex Pedroarena izan dugu txapelketa honen berri emateko. Berak ederki asko azaldu digu zer motatako txapelketa den, 6 federaziok eta milaka kirolari barnebiltzen dituen txapelketa da. Asteburu honetan finalak jokatuko dira eta bertan zonaldeko hainbat lagun daude txapela eskuratzeko borrokan. Animoak denoi! Partiduak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Gerra hemen hasten da

Hauxe da gure hurrengo gonbidatua azaldu nahi izan duena. Gaur Joseba Sanz Ongi etorri errefuxiatuak-eko kide den eta Gerra Hemen Hasten da dokumentalaren egilea izan dugu saioan. Josebak Ina Robles suhiltzailearen kasuak grina piztuta munduko hainbat txokotan erabiltzen diren armen jarraipena egin zuen eta ohartu Euskal Herrian hainbat enpresa zirela armak egiten zituztenak. Egoera hori […]

Manex eta sugegorria

Gaurko saioan, Manexen berri izan dugu berriro Xanti Begiristain Madotzen eskutik. Halere istoriarekin hasi baino lehen, bergogoratu digu zonaldeko ekimenetan oztopo arkitektonikoak oraindik darraitela. Hau alde batera utzita, Manexen abentura berria kontatu digu sugegorri bat barnean gordetzen duen istorioa gainera, zer gertatuko zitzaion? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Mezkiritzeko Herriko Txokoren mende erdia

Hori da, mende erdia beteko du Mezkiritzeko Herriko Txoko elkarteak. Hori ospatzeko, bihar egun osoko egitaraua prestatu dute bertakoek. Historiaz eta biharko egunaz solasteko bertako bi kiderekin izan gara Xabi eta Alvarorekin alegia. Alvaro Herriko Txoko elkartearen sustatzaileetako bat dugu eta bererakin mende erdi honek emandakoa errepasatu dugu. Xabirekin aldiz ospakizun haundian izanen ditugun ekimenak […]