Berandu izan baino lehen, Orain Presoak!

Larunbat honetan presoen aferaren inguruko bi hitzordu nagusi daude Bilbon eta Baionan. Hauen inguruan aritzeko Sareko bozeramailea den Inaxio Oiartzabal izan dugu. Berarekin batera presoen gaur egungo egoeraz aritu gara eta nola ez azpimarratu egin digu egoera iraultzeko guztion aportazioa ezinbestekoa dugula. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Esteribarren parte hartzea eta informazioa bermatzeko erreminta

Halakoa da Esteribar Part dinamika. Dinamika honen baitan ostegunean mugikorretarako aplikazio berria aurkeztuko dute eta bilkura lehen saio praktiko bat egiteko balioko dute. Honen inguruan solasteko, Esteribarko alkatea den Mikel Gastesi izan dugu. Lege-aldi honetan parte-hartzea bermatzea izan dute helburu eta bide horretan hainbat bide jarri dituzte, lan saioak, aldizkaria eta mugikorretarako aplikazioa. Klikatu hemen […]

Presoen aldeko mobilizazioak

Datorren astelehenean, eguerdiko 13:00etan Garraldan presoen eskubideen aldeko mobilizazioa izanen da. Hortaz solasteko Joseba Martinez izan dugu, ez soilik elkarretaratzeaz baizik eta oro har presoen egoeraz. Ezin ahaztu U-12an Bilbon eta Baionan deituta daudela mobilizazioak gai honekin eta berak argitu digunez, Auñamendiko lagunak Baionara gerturatuko dira. Nabarmendu du, gauden egoeran berebiziko garrantzia duela aldarrikapen hauek […]

“Justizia” , ultraeskuina, sexu-indarkeria eta ekimen herritarrak

Gaurkoan, Karlos Buenorekin izan gara Lehoskotik atalarekin. Saio honetan justiziaren inguruan elekatu gara Patorekin. Ezin aipatzeaz utzi ere ultraeskuinak hedabideetan hartzen ari den sona. Bukatzeko goratu egin ditu Azkoienen bere enpleguen defentsan ari diren langileak eta baita Aezkoako etxeen euskal izenen liburua aurrera atera duten hoiek. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Aezkoako etxeen izenak

Abenduaren 29an aurkeztu zen liburua. Gaurko saioan izan dugun Idoia Zabaltzaren kolaborazioa aprobetxatu dugu, horren inguruan aritzeko. Denbora nahiko kostatu den arren, zapore gozoarekin hartu dute emaitza. Liburua lortzeko Aribeko juntetxean daude salgai, bertan erroldatutakoek 5 euroko prezioan eta bertan erroldatuta ez daudenak 10 euroko prezioan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]