Pilulen erabilera ikertzen

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur pilulen erabilera ikertu dugu, batez ere antsiolitikoen erabilera. Jose Ignaciok argi adierazi digunez gaizki ohituta gaude horrelako botikak hartzen, denbora luzez hartzen bait ditugu eta baita edozein arazo txikiaren aurrean jotzen dugula botika hauengana. Finean esan nahi izan diguna pilula hauek adikzioa ekar dezaketela eta arazoak […]

Landarte-Panoramak 18

Hori da Auzperrin izango den Landarte egitasmoak aurrera eramango duen egitasmoaren titulua. Horatarako gaurkoan ekimen hau dinamizatuko duen Leire Urbeltz izan dugu gonbidatu gisa, ekimenaren nondik norakoak azalduz. Ekimena prestatzeko hainbat lan saio prestatu dituzte eta ekimena bera abuztuaren 4ean izanen da Prestakuntza Tailerrak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Ibilian etorkizunean urrats bat marraztera doaz!

Hori da Ikasle Abertzaleak-eko kideek helburu dutena. Gaurkoan Ikasle Abertzaleak ikasle sindikatuko kide den Mikel Goikoetxea izan dugu gonbidatu gisa, bihartik aurrera Sakana zeharkatuko duen Eskola Ibiltariaz solasteko. Mikelek argi azaldu digu zeintzuk diren ekimenaren helburuak, elkar ezagutza eta formakuntza nagusi izanda ere aisialdi saioak ere izanen dira. Info gehiago: Eskola Ibiltariaren web orria Egitaraua: […]

Agotzenea, indarberrituta, udan ere aurrera darrai

Hala ondoriozta genezake ikastaroetan izen emate epea ireki bait dute.Gaurko saioan Ander Magallon proiektuaren promotorearekin egon gara. Berarekin Agotzenearen jarraipen azkar bat egin dugu, proiektua zein puntutan dagoen jakitearren. Berak aipatu lez aise ari dira helburu formatiboak lortzen, eraikuntzan atzerapenak edukita ere. Probestu dugu izen emate epe berriaren azalpenak eskatzeko. Ikastaroen kartela: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Garaioa udan, aisialdia garatzeko beste modu bat

Hori ondorioztatu genezake gaurko elkarrizketa eta gero. Gaur Itxaso Bizkai izan dugu gonbidatu gisa, Garaioa Udan dinamika aurkezten. Itxasok aipatu bezala dinamika Elkarbide gunetik irtendako ideia dugu eta ekintza anitzez osatutako programa daukate. Lehen ekimena astelehenean dute, 15 lagunek Iturissa bisitatu eginen bait dute. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Luzaiden bestak borborka

Hala antolatu dituzte aurten ere. Gaurko saioan Iurre Bidegain izan dugu gonbidatu gisa, Luzaideko Besten errepasoa egiteko. Tira adin guztietarako egitaraua topatu dugu eta Luzaideko bestak arras bereziak direla argudiatu digu Iurrek. Aipatu digu ere gazteek txozna paratzen dutela eta lan egiten dutela besten gastuei aurre egiteko, hori bai meritua! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]