Gizon bat ospitalera eraman dute sugegorri batek hozkada eman ostean

Ezbeharra Irati oihanean dagoen Erregearen etxeak(Aborreta edo Ermita ondoko parajea) deituriko lekuan izan da, zeinetan gizona familiarekin ateraldi batetaz gozatzen ari zen. Gizona esku batean hozkatua izan da eta honezkero helikoptero batekin leku- aldatua izan da eta erreskate honetan Nabaskoizeko suhiltzaileak eta Ezkarotzeko Osasun etxeko goardiako ekipoa ere parte hartu dute. Hauek pozoiaren aurkako txertoa […]

Amma Ibañetan lan baldintzak okerrera

Sonia Rey-rekin hizketan egon gara, Amma Ibañeta zahar etxeko langileetako batekin. Soniak azaldu digu nola haien lan baldintzak eta baita langileak eman beharreko zebitzuak okerrera egin duten. Baita ere azaldu digu saiatuko direla baldintza hobeagoak lortzen eta momentuz ez dituzte mobilizaziorik aurreikusi, enpresarekin lehenago elkartu nahi baitute. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Futbitoa eta elkar ezagutza uztartzen

Oscar Garralda-rekin hizketan egon gara, Garraldako Futbito txapelketako antolatzaileetako batekin. Oscarrek azaldu digu nola igaro den txapelketa eta zein helburu zituen, Onartu digu ere aurreko urteekin alderatuz talde gutxiago egon direla, nahiz eta aurten talde bat gehio izan den. Azpimarratu digu ere giroa bikaina eta taldeen kalitatea ere goruntz joan dela. Baita ere larunbat honetarako […]

Badator Bertsokorrika

Imanol Ubau-rekin hizketan egon gara, Pirini Bardo bertso taldeko kidea, larunbat honetan izanen baitute lagunartekoa Drimtin taldearen aurka, Korrika Kulturalaren egitasmoen artean kokatuta. Ondo azaldu digu nolata sortu zen Pirini Bardo bertso taldea eta baita gonbitea luzatu ere bertaratu gaitezen bertsoetaz eta giroaz gozatzera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Erronkari kantuan

Pasa den larunbatean, Uztarrozen ia 100 lagun ibili ziren kaleetan kantari. Euskal Herriko kanta ezagunenak ibili ziren kantatzen. Kebenko elkarteak deiturik hilabetean behin egiten den ekimen honek Uztarrozeko kaleak hartu zituen eta antolatzaileek jakinarazi dutenez erantzuna oso ona izan zen. Kantu jira amaitzeko luntx eder eta oparo bat eduki zuten, ez baita dena kantuan ibiltzea […]

Emakumearen eguna ospatu da hainbat tokitan

Pasa izan zen Martxoak 8a eta balorazioa egiteko garaia da. Bi deialdi nagusi ziren gure eskualdean, Auzperrin eta Agoitzen. Auzperrin elkarretaratzea deituta zegoen Laurentxi elkarteak antolatuta eta Gure Aizpea emakume elkarteak ere lagunduta eta bertan 30 bat lagun bildu ziren Emakume guztiak, eskubide guztiak, egunero lemapean. Ondoren afari goxoa dastatzeko aukera izan zuten Haizea ostatuan. […]

Ibex 35 eta paradisu fiskalak

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu nola Espainiar estatuko hainbat enpresen tributazioa Delaware bezalako sasi paradisu fiskaletan egiten dute. Datu esanguratsuak ekarri dizkigu Patok horren karira. Baita ere bi kirolarien errekonozimendua jaso dugu tarte honetan, batez ere gure bizilaguna den Goretti Urtasunen kiroltasuna txalotu egin dugu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]