60 lagun biolentzia matxista gaitzesten

Atzo Agoitzeko udalak deituta kontzentrazioa burutu zen, Burlatako Blanca Esther Marqués-en erailketa salatzeko. Bertan “No a la violencia sexista, Eraso sexistarik ez!” lemapean 60 pertsona bildu ziren, Emakumeen Mundu Martxak protokoloa abiatu ostean. Eraso sexista bat gertatu ezean mobilizatzen jarraituko dutela adierazi zuten antolatzaileek, behingoz biolentzia sexista desagertu arte.

Hiriberri FITUR-en

‘Nafarroa ehuntzen duten bideak: ezagutzeko mila era’ da Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko turismo-eskaintza aurkezteko hautatutako gaia Nazioarteko Turismo Azokaren 37. edizioan (FITUR); Madrilen egingo da urtarrilaren 18tik 22ra. Nafarroako aurkezpeneko azal argazkirako gure bailarako herri bat hautatu dute, Hiriberri alegia. Nafarroko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak azteazkenean, urtarrilak 18, Foru Komunitatea egituratzen duten bideen bere […]

Bi erromes hipotermiak jota

Guardia zibilak bi erromes lagundu behar izan zituen ostiralean hipotermia zantzuak zituztela eta. Erromesak Orregako Aterpetxera eramanak izan ziren osatu ahal izateko. Hau gertatu zen Koreako zazpi kideetako talde bat abisua eman zuelako eta honezker Auritzeko Suhiltzaileek bertaratu ziren elur makina batekin Ibañetaraino eta bertan topatu zituzten, onik baina hipotermia zantzuekin. Bi erromesak iada osatuta […]

Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea Agoitzen

40 lagun inguru bildu ziren atzo Agoitzeko udaletxe parean,Euskal Herriko Emakumeen mundu martxak deituta eta Agoitzeko udalak deituta, biolentzia sexistak eraildako azken emakumearen kasua dela eta. Gogoratzen dugu asteartean gertatu zela gizonezko batek bere ama erail zuela Portugaleten. Nahiz eta bikote harremanetatik at dagoen erailketa den, antolatzaileek salatu zuten indarkeria matxistaren beste eredu bat dela, […]

Etxerat Bruselan harremanak egiten

Gloria Rekarte Etxerateko kidearekin , Etxeratek abian jarritako dinamikaz aritu gara. Etxerat aste honetan Europar Batasuneko parlamentuan izan da preso eta senideen egoeraz hitzegiten. Gloriak ederki asko azaldu digu ere senideen ikuspegitik nola eramaten duten presoen egoera eta baita azpimarratu du egoera okerrera jo duela. Bukatzeko ere hainbat arrazoi eman dizkigu larunbatean Bilbora joateko. Klikatu […]

Baditugu arrazoiak Bilbora joateko

Joseba Martinez Sarek Bilbon antolatu duen manifarako autobusaz arduratzen den kidearekin presoen egoeraz eta mobilizazioaren beharraz aritu gara.Joseba azaldu digu nola ari den antolatzen busa eta zeintzuk diren Bilbora joateko arrazoiak. Apuntatzeko: Esteribar 638191329 telefonoam Aezkoa eta Orotz Betelu 697961151 Luzaide, auritz, Erroibar eta Artzibar 609703949 Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko