Nafarroako 5 naturagunek Europako proiektu batean parte hartzen dute Pirinioetako eremu babestuen sare bat sortzeko

Bertiz, Urbasa-Andia, Larra, Lizardoia eta Aztaparreta dira, eta 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen “Green” proiektuaren barnean daude Bertizko Jaurerria Natur Parkeak, Lizardoiako Erreserba Integralak, Aztaparretako Erreserba Integralak, Larrako Natura Erreserbak eta Urbasa-Andiako Parke Naturalak parte hartzen dute “Green” Europako proiektuan, Pirinioetako babestutako naturaguneen sare bat sortze aldera. 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin […]

Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeen estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu da

Nafarroako Gobernuaren mendeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek beraien estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu dute, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko beste bi talde aste honetan abian jarri ondoren. Azken horiek Iruñerriko, Nafarroa iparraldeko eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako barrutiei arreta emango diete, eta Lizarran nahiz Tuteran lehendik dauden barrutiei gehituko zaizkie, 2010etik eta 2012tik funtzionamenduan […]

Korrika denda prest Euskaltegian

Garraldako Euskaltegiak badu aurtengo korrikako arropa prest; beraz,opari berezi bat egin eta bide batez euskara sustatu nahi badugu, hurbildu erostera. Bertan, korrika laguntzailea ere egin dezakezu. Korrikak behar gaitu guk euskara behar dugun moduan!!. Ordutegia 9:30etatik 12tara goizetan eta arratsaldetan 18etatik 20:30etara, arratsaldeak bakarrik datorren asteko astearte eta asteazkenean.