Argazki leihaketa “Udazkena Iratin”

Garaioako Ibarretxea tabernak abiarazi du aurten ere Udazkena Iratin argazki leihaketa. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Hiru kategoria daude Paisajistikoak, instagram sare soziala bitartez hartutakoak eta bizitza Iratin . Argazkiak abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira ibarraetxea@gmail.com helbidera bidaliz. Saria lau lagunentzako degustazio menua izango da.

Pirineo 5 minutu ekimena

Pirinioan lan eta bizi herri ekimenak eta Bizirik gaude elkarteak sinadura bilketa abiarazi dute change.org webgunean. Sinaduren bilketaren helburua izanen da Nafarroako parlamentariei eskatu nahi die Parlamentuan lege bat onartu behar duten bakoitzean 5 minutuz hausnar dezaten horrek nolako eragina izanen duen nafarroako ekialdeko Pirinioetan. Sinadura bilketaren linka: https://www.change.org/p/pirineo-5min

11 itxaropen txerto bailararako

Diario de Noticias aditzera eman duenez gure bailaran aurten 11 jaioberri izan dira, horrek suposatzen duen guztiarekin, gure bailararako zerbitzuak(eskola) eta etorkizuna ziurtatzeko hauspoa baitira. Ongi etorriak Izaro Apat Pau, Araitz Del Río Hualde, Arpea Marrodán Bezunartea, Irene Domench Maisterra, Adur Txikirrín Arcelus, Aixa Iturralde Loperena, Hegoi Antxo Gorraiz, Joel Pedroarena Aranaz, Sara Arriola Ibáñez, […]