Enkantean salduko dute Aribeko Casa Toni etxea

2016ko ekainaren 14an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezina, eta enkantea egitea. Aribeko Casa Toni gisa ezagututako etxea da enkantean jarri dutena. Enkantea 2016ko irailaren 28an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartuta). Dena den, […]

Aezkoako Egunerako film laburren lehiaketa antolatu du Euskara Batzordeak

Aezkoako Egunari begira film laburren lehiaketa antolatu du beste urte batez Aezkoako Euskara Batzordeak. Aurten, gainera, sare sozialetara urbildu dute egitasmoa. Filmak Instagram aplikazioaren bitartez partekatu beharko dituzte partehartzaileek #Aezkoakoeguna traola erabilita. Aezkoako Euskara Teknikari Idoia Zabalzak parte hartzeko deia luzatu du irratian: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko  

Orreagako gudua gogoratuko dute Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak abuztuaren 14ean

Urtero legez, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak Orreagako gudua gogoratuko dute. Aurten aldaketa zenbatekin datoz. Abuztuaren 14an ospatuko dute eguna, eta ekitaldi nagusia gauez izanen da, Orreagan. Orreaga Fundazioko Koldo Amatriarekin hitz egin dugu irratian: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hasierako filosofiari jarraiki, helburua garai hartako gertakariak ezagutzera […]

Gizon bat atxilotu dute, Auritzen bikotekidea jotzea egotzita

Iruñean atxilotu zuen Foruzaingoak gizonezkoa, igandean Auritzeko Osasun Etxera joan ziren lehenik foruzainak, ustez bere bikotekideak eragindako lesioak zituen emakumea artatzen ari ziren eta bertan. Lesioen larritasuna kausa, Osasunbideara eraman zuten emakumezkoa; Foruzaingoak ustezko erasotzailea bilatu bitartean. Iruindarra da gizonezkoa eta aurrekari penalak ditu. Emakumea jo zuela onartu du, eta atxilotu egin du Foruzaingoak.

La Indurain lasterketak Oroz Betelu, Olaldea, Garralda eta Erroibar zehakatuko ditu, bihar goizean

Gaur goizean markatu dute antolatzaileek bidea kartel horiekin. Eta bihar, goizeko 8:30etan hasiko da Atarrabian La Indurain lasterketa. Itaroatik irtengo dira txirrindulariak eta NA-150 errepidetik Agoitzerako bidea hartuko dute. Agoitzetik Oroz Betelura joko dute, Olaldea pasa, eta Garraldatik jarraituko dute, ondoren Erroibar gurutzatzeko. Ibilbide motza egingo duten txirrindulariek Atarrabiako bidea hartuko dute. Luzea egingo dutenek, […]

Pirinioen gizatiartzea ezagutzeko ikastaroa, uztailaren 26 eta 27an, Ariben

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Aribe eta Zangotza aukeratu ditu aurtengo udako ekologia eskola garatzeko. Bi ikastaro osagarri eskainiko dituzte uztailaren 26tik 29ra bitartean. Lehenengoa Ariben izanen da, eta Pirinioen gizatiartzea ezagutaraztea izanen du helburu. Rosa María Canals zuzendariak azaldu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko