Donibane Garazin bizi den gazte bat desagertu da

Arrosako Beñat Indaburu, 29 urteko gaztea, uztailaren 12an desagertu zela salatu dute. Donibane Garazin bizi da, eta herritarren laguntza eskatu dute hura aurkitzeko. Iruñeko Sanferminetara joan ote zen ikertzen ari da familia, eta Foruzaingoak aurresalaketa bat du desagerpenagatik. Aldudeko ibilbidean istripu bat izan ote zuen ere izan da kontuan, bertako gaztandegi batean egiten baitu lan. […]

Bi oihan lote saltzeko enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Oihan enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak uztailaren 28an. Plegu itxiaren bidezkoa izanen da enkantea, eta honako oihan loteak saldu nahi ditu: LAUZARAN. Oihana hobetzeko mozketa. 3.120 pago oin ditu, 2.777 metro kubiko zur egiten dutenak. Lotea, guztira:  47.809,71€ GIBELEA. Birsortzeko mozketa 1.151 pa goi oin ditu, 3.708 m kubiko zur egiten dutenak. Lotea, guztira: […]

Eraikitzeko bi lur salgai jarri ditu Orbaizetako Udalak

Enkante bidez, bi lur sail eraikigarri saldu nahi ditu Orbaizetako Udalak. Eskaerak aurkezteko epea uztaileren 15ean bukatuko da. Mendikoa kaleko 35. eta 39. zenbakia duten lurrak dira enkantera atera dituenak. Lehenengoak 276,97 metro kuadroko zabalera du; bigarrenak 249,99koa. Bien eskaintza 12.100 euroko da. Uztaileren 18an eginen da enkantea Orbaizetako udaletxean, 12:00etan. Nafarroako Gobernuko Kontratazio Atarian […]

Errefuxiatuen aldeko itsulapikoak jarri dituzte zonaldeko tabernetan

Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak martxan jarri duen Zaporeak proiektua laguntzeko itsulapikoak ezarri diztuzte Aezkoa eta Erroibarren. Greziako Kios uhartera iristen ari diren pertsonei laguntzeko erabakia hartu zuen elkarteak otsailean. Errefuxiatuei jaten ematea da Zaporeak-en helburua. Horretarako, sukalde bat sortu zuten irlan, eta talde egonkor batekin, irlara iristen direnei jaten ematen die elkarteak. Egunero 1.700 bat otordu […]

Auñamendi pilota txapelketako emaitzak

Ekainaren 4an jokatu ziren Ederrena pilotalekuan Auñamendi Pilota Eskolak antolatutako txapelketako finalak. 27. edizioak parte hartze zabala izan du eta Toki ederra (Agoitz), Cantolagua (Sangüesa), Erronkari, Zaraitzu, Esteribar, Mendillorri, Lagunak (Barañain) eta Auñamendi eskoletako 86 pelotarik hartu dute parte (52 mutil eta 32 neska). Honela amaitu ziren pardidak: PALAZ Txikiak: Helene Argain (1) – Nahia […]