Urubiak askatu dituzte lursaguen izurriari aurre egiteko

Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroko bost urubi (Strix aluco) eta arratoi-arrano bat askatu dituzte Erremendian, Hiriberrin eta Orreagan, zelaiak kaltetu dituen lursaguen izurriari aurre egiteko helburuz. Harrapari gautarra da urubia, eta karraskiak ditu elikagai. Nafarroako Gobernua, INTIA eta GANASArekin batera, arazoa konpontzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan. Europatik zabaldu da izurria, eta adituek azaldu dutenez, arrazoiak […]

Garraldako leize batera eroritako aretxe jaioberria askatu dute

Txerbola mendiko 12 metroko sakonera duen leize batera erori zen, asteartean, Garraldako aretxe jaioberri bat. Auritzeko suhiltzaileek 14:20ean jaso zuten abisua, leizea oso estua da eta ez dira pertsonak sartzen. Horregatik zuloa handitu behar izan zuten suhiltzaileek. Handitu ondoren, leizetik eraitsi zen suhiltzaileetako bat, eta hamabi metrora zegoen aretxea askatu zuen. Bi ordu eta erdi […]

Europar Batasunak IRATIko baliabideen balorizazio eta kudeaketa bateratu jasangarria babestuko du

POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza-programaren deialdian onartua izan den SASCIRATI2015 proiektuak 2.273.107 €-ko aurrekontua du; horietatik 1.477.520 € Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) jarriko ditu. SASCIRATI2015 lankidetza-proiektua, “bere garapenerako bere baliabideak oinarri dituen lurraldea”, mugaz gaindiko lankidetza programaren (POCTEFA) azken deialdian onuradunak suertatu diren proiektuetako bat da. Proiektuaren burua Zuberoako Sindikata Batzordea da, eta beste hiru […]

Aurizberriko gazte egunera, Ezkarotzera eta Agoitzera, jaibusean

Aurten ere Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak jaibusa antolatu du. Bilerak egin dituzte eskualdeko gazteekin, eta hiru lekuetara joanen da udan jaibusa. Aurizberriko gazteen iniziatibari esker, uztailaren 2an Aurizberriko gazte egunera autobusa izanen da. Uztailaren 16an, Ezkarotzera joango da jaibusa; azkenekoa, Agoitzera joanen da, abuztuaren 13an. Aurten aurrez erosi beharko dira tiketak, Errotaberri edota Haizea tabernetan. […]

Hiriberrira iritsiko da gaur Transpirenaica Social y Solidaria

Orreagatik Hiriberrira dute gaur paseoa Transpirenaica Social y Solidaria martxan parte hartzen ari diren pertsonek. Irene Zendrera antolatzailearekin izan gara hizketan, eta beste parte hartzaile batzuk aurkeztu dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Europako hainbat errefuxiatu guneetan izan den pertsona batek bere esperientzia kontatuko du gaur Hiriberriko Pettuberro aretoan, […]

Gaur iritsiko da Sorogainera Transpirenaica Social y Solidaria

Ostegunean hasi zen Transpirenaica Social y Solidaria. 300 gaztek hartuko dute parte, eta 42 egunetan zeharkatuko dituzte Pirinioak. Urkiagatik Sorogainera dute gaur ibilbidea, eta arratsaldeko seietan Foro de Inclusión Social “Abre tu mirada” izanen dute Zabaldikan, aterpeko eta Iruñako Sagrado Corazóneko kideekin. Bihar Orreagatik Hiriberrira eginen dute paseoa, eta etzi Otsagirako bidea hartuko dute. Gizarte […]

Zabalza eta Arbizuk irabazi dute binakako trinket txapelketa

Mendillorriko trinketean jokatu zuten Aritz Zabalza orbaiztarrak eta bere bikote Arbizuk finala. Espainiako taldekako trinket txapelketan aritu dira Buruzgain taldearekin binakako kategorian. Larunbatean  Najerino taldeko Fernández eta Larrea izan zituzten aurkari. Lehenego jokuan 15 – 6 irabazi zuten, eta bigarrenean eskuratu zuten partida 15 – 10 gailenduta.