Wifi guneak izenen dira Orreagan eta Arrazolan

Safer Pyrenees proiketuaren baitan, Nafarroako Gobernuak wifi guneak ezarriko ditu Orreagako zonaldean eta Iratiko basoan. Nafarroako Gobernuko telekomunikazio ingeniari eta proiektuaren arduradun Unai Arbizuk irratian azaldu duenez, hiru gune izanen dira Donibane Garazi eta Orreaga artean, Orbaizetako Arrazola zonaldean, berriz, bat ezarriko dute. Europako finantziazioa lortu dute, eta zerbitzua urtea amaitu baino lehen izan nahi […]

Azaroaren 8ra arte eskatu daitezke Errigorako saskiak Pirinioetako AEKn

Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina: Nafarroako hegoaldeko uzta euskarari puzka. AEKrekin elkarlanean gure eskualdera ere iritsiko dira Nafarroako hegoaldeko produktuak. 15 ekoizlek hartu dute parte, eta 50 euroren truko eskuratu daiteke saskia. Pirinioetako AEKn eskatu dezakezue: 948764087 edo garralda@aek.eus. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Arzallus, Lujanbio, Soto eta Colina bertsolariek saioa eskeiniko dute Auritzen

Garaitzeko Asi kultur elkarteak bertso saioa antolatu du hilaren azken egunerako. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Julio Soto gonbidatu dituzte.Urriaren 31an, 18:00etan izanen da, kultur etxean. Aimar Karrika bertsolari auriztarrak xehetasun gehiago eman dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Abenduaren 20an izango dira Saraguetako eta Arrietako kontzejuetarako hauteskundeak

Maiatzeko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan abenduaren 20an egingo dira hauteskundeak, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrekin batera. Nafarroako Gobernuak gaur onartutako foru dekretuan deitu dira, eta gure eskualdeko Saragueta eta Arrietari eragiten die. Artzibarreko Arrietako 34 biztanleek eta Saraguetako 19 biztanleek, beraz, herri bakoitzako kontzejuko presidentea aukeratu beharko dute.

Zilbetiko harrobiaren proiektua ilegaltzat jo du Nafarroako Jusitizia Auzitegiak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Aldude Mendia Koordinakundearen eta SEO/Birdlifen aldeko sententzia eman du. 2012. urtetik dago Antzeri pagadiaren gaia auzitegian, eta Magnak egin asmo duen harrobi proiektua gelditzeko epaia eman du auzitegiak. Aurreko gobernuaren oniritzia zuen gobernuak, eta egungoak, sententziaren aurkako errekurtsoa aurkeztu dezake. Entzun Xabier Erreari egindako elkarriketa: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

David Soto: “Izugarria izan da eskualdean jaso dugun babesa”

Datorren urriaren 19an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Askapenako bost kideen aurkako epaiketa. ETAko kide izatearen akusaziopean seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak bakoitzarentzat. Talde internazionalistaren disoluzioa eta ilegalizazioa ere eskatu ditu, baita Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke elkartena ere. Aizpugirekin harreman estua duen David Soto gonbidatu dugu gaurko saiora: [Audio clip: view […]

Donibane Garazi: alternatiben herria

Aldaketa klimatikoaren eta krisi energetikoaren aurrean alternatibak bilatzeko sortu zen Alternatiben Herria, 2013an. Hausnarketarako jardunaldi asko egin izan dira Euskal Herrian. Hurrengoa Donibane Garazin izanen da, asteburu honetan. Bizi! mugimenduko kide Xabier Harlouchetek xehetasun guztiak kontatu dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Mosasaurioak, Iratin

Jurasick Park filman agertzen diren animalirik ote zegoen gure eskualdean? Badirudi baietz. Antzekorik bai, behintzat. Mosasaurio Globidens baten hortz bat aurkitu du Koldo Villalba orbaiztarrak, chalets d´Iraty inguruan. Aurkikuntzaren inguruan eta animaliaren inguruan mintzatu gara berekin: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko