Egun on, Auñamendi!

Luzaiden egin dugu lehenengo geldialdia. Amparo Elizondo Luzaideko eskolako zuzendaria elkarrizketatu dugu, aurten eskolak 25. urte bete dituelako. Igandean Erroibarko eguna ospatuko da Sorabilen, Joseba Martinez zinegotziak egitarauaren berri eman digu. Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin zenbaki berriaz eta Bizirik Gaude azokaz aritu gara. Ondoren, Kurdistanera begira jarri gara, bertako borroka ezagutzeko. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Xorroxin irratia bisitatuz abiatu dugu elkarrizketen tartea. Izabara jo dugu ondoren. Bihar Iror Beien Emontarzuna eginen dute, eta Izabako alkate Jesus Baracek zergatia kontatu digu. Zientziari tartea egin diogu, eta Elhuyar Fundazioaren Quark tartea entzun dugu. Amaitzeko Alemaniako Kielen abesbatza ezagutu dugu. Larunbatean Orreagan izanen dira. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Aezkoa 20 ibilbidea ezagutu dugu gaurko lehenengo elkarrizketan, Napar Bideak elkarteko Daniel Iriarte elkarrizketatu dugu horretarako. Astero bezala, Andres Bidartek hainbat gomendio eman dizkigu. Iruñetik Euskalerria irratiko Maialen Huarte aritu zaigu, azken berriak eta agenda errepasatu ditugu harekin. Denboraren makinean sartu gara ondoren, duela bi urte albiste zer zen entzun dugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Viajero Ilustrado bidaia agentzia ezagutu dugu. Bestelako bidaiak eskaini nahi ditu Irotzeko Idoia Artetak, eta horregatik sortu du. Aribeko Hoteleko Marisa Rotaren bisita izan dugu estudioan. Lortu duten Ecolabel zigiluari buruz aritu gara berarekin. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Zine estreinaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Auritzen eman dugu goizaren zatirik luzena. Garaitzeko Asi elkarteak antolatutako Arte Ikastaroa ezagutu dugu lehenik, Elena Dufur margolariarekin. Ondoren, historian murgildu gara. Auritz argazki zaharretan liburuaz aritu gara Joxepe Irigarairekin. Aurizberriko gazte egunaren berri, berriz, Urko Rellanek eman digu. Hamabostero bezala, Xanti Begiristainekin izan gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Auritzen sortu duten RAK Ruta de los Akelarres egitasmoa aurrera doa. Gaurkoan proiektuaren beste bultzatzaile batekin izan gara. Auritzeko zinegotzi Arkaitz Karrikak eman kontatu azken berriak. Agoitzeko jaiak gero eta gertuago daude, eta kartela aukeratzea tokatzen zaigu orain. Aukeran dauden hiru kartelak ezagutu ditugu. Zientziari tartea egin diogu, eta Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Abaurreagainako Oihanerekin hitz egin dugu eta bihar hasiko diren besten berri eman digu. Ondoren, Aralar irratiko Martinek Lekunberri eta inguruko berriak kontatu dizkigu. Azken elkarrizketa Arkaitzi egin diogu, Zaporeak Solidario proiektuan parte hartu eta proiektua eta bere bizipenak ere kontatu dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Iratiko Ekozpenak taldeko kide den Xabier Errearekin hitz egin dugu. Astero bezala, Andres Bidarte homeopatak hainbat gomendio eman dizkigu, Euskalerria irratiko Juan Cruz-ek Iruña eta Iruñerriko berriak kontatu dizkigu eta Xorroxin irratikoa den Fernandok Baztan Bidasoako berriak kontatu dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 27ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Garebako Maitek Codero Trophy pala lehiaketari buruzko argibide zenbait eman dizkigu, Orbaizetako Lohizune Amatriak bere herriko besten nondik norakoak, Nafarroa Xtrem lasteketako Asier antolatzailearekin egon gara eta Julianek Erronkariko berriak kontatu dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 24ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]