Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Ibon Mimentza Cederna Garalurreko zuzendari gerentea elkarrizketatu dugu. Kolombiako ekintza talde baten berri eman digu. Ilunberriko La hormiga Maia arropa marka ezagutu dugu ere. Aurizberriko liburutegira bisita egin dugu eta Idoia Zabaltza euskara teknikariak bisita egin digu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 […]

Egun on, Auñamendi!

Zilbetin egin dugu gaurko lehenengo geldialdia. Roberto Huarterekin izan gara eta sortu berri duen Adipe landa etxea ezagutu dugu. Karekin Kulturak udarako antolatu duen jarduera ere ezagutu dugu: Agoitz Izkutatua hirilekua. Kati Leatxek kontatu digu. Asteartero bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Zine estenainaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Egun on, Auñamendi!

Aspacek Orreagan duen gaztandegia ezagutu dugu gaurkoan. Aurten egin dituzten berrikuntzak ezagutu ditugu Simon Olondriz arduradunarekin. Auritzeko jaiak bihar hasiko dira, Mikel Gaztelu zinegotziak prestatu dutena kontatu digu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren […]

Egun on, Auñamendi!

Euskal Moneta elkarteko Sebas Christie izan dugu gaur saioan. Elkarteak abiatu duen ‘Bisitariak’ kanpainaren inguruan aritu zaigu solasean. Andres Bidarterekin sekundinen inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 20ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Zine estreinaldiak errepasatu ditugu gaurkoan prentsari begiratu bat eman ondoren. Gaur arratsaldeko zortzietan Abaurrepeako xeiak hasiko dira, eta Koldobike Balentziak zer izanen den kontatu digu. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Amaitzeko, bihar Agoitzen izanen den I mendi lasterketaren inguruko xehetasun guztiak jaso ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako historian murgildu, eta Joanes Albretekoa eta Katalina Foixekoa ezagututu ditugu gaur Koldo Viñualesi esker. Larunbatean omenaldia eginen zaie Leskarren. Hamabostero bezala, Xanti Begiristainekin izan gara. Gaurkoan, gainera, senaturako EH Bilduko hautagai dela jakin dugu. Fran Juampérez Huarterekin Bidausi mankomunitatearen azken proiektuak ezagutu ditugu, larunbatean hitzaldia eskainiko baitu Luzaiden. Azken elkarrizketa Alberto Blazkezekin izan dugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ekhiñe Garcia elkarrizketatu dugu. Ostiral eta larunbatean hitzaldiak eskainiko dituzte Aurizberrin eta Auritzen Pirinioko erromatar galtzadak eta aztarnategiak ezagutarazteko. Transpirenaica Social y Solidarian parte hartzen dauden pertsonak ere ezagutu ditugu, gaur Hiriberrin izanen dira. Asteartero bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak antolatuako jaibusaren inguruan Amaia Ubaurekin hitz egin […]

Egun on, Auñamendi!

‘Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera’ hitzaldia izanen da larunbatean Ariben. Bertan Juan Mari Olano hartuko du parte, baina aurretik gurekin izan da gaurko saioan. Bizkarretako pilotari Unai Laso ere izan dugu gaurkoan Irati Irratian. Asegarcerekin sinatu berri duen kontratuaz mintzatu gara, besteak beste, berarekin. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun […]

Egun on, Auñamendi!

EHNE sindikatuko Felipe Etxetxipia izan dugu gaur saioan. Nafarroako Gobernuak Landa, Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioan egindako aurrekontuaren blokeoaz aritu zaigu. Andres Bidarterekin esnearen ezaugarrien inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 13ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Motor gidari bat larriki zauritu zen atzo, Garraldan

NA-140 errepideko 7. kilometroan izan zuen istripua motor-gidariak, sakan batetik erori ondoren. Helikopteroz eraman behar izan zuten Osasunbideara. Igandeko goizeko 11 inguruan gertatu zen ezbeharra, motorraren kontrola galdu zuen gidariak, eta Arrigorri behatokitik gertu dagoen sakanetik behera erori zen. Auritzeko suhiltzaileak joan ziren gertakarien lekura, eta garabi batekin erreskatatu zuten. Guardia Zibilia ari da istripua […]