Egun on, Auñamendi!

Cederna Garalurrek Nafarroako mendialdeko turismoaren inguruko hausnarketa prozesua abiatuko du hurrengo astean. Mendialdeak dituen aukerak eta erronkak landu nahi dituzte, Nahikari Uriartek eman dizkigu xehetasunak. Kebenko elkarteak antolaturiko Espartinen martxaren berri ere izan dugu Koldo Viñualesek. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Zine estreinaldiak errepasatu dituguu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda ere bai. […]

Egun on, Auñamendi!

Irati Xtrem martxa zikloturista ez lehiakorra larunbatean izanen da. Aurten 10. urteurrena du martxak, eta Biktor Anduezak kontatu dizkigu xehetasun guztiak. Leuzemiaren aurkako martxaren berri ere izan dugu, DOMENA elkarteko Gloria Fernandezekin. Hamabostero bezala, Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu eta Idoia Zabaltzaren bisita jaso dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Edurne Errearen Argilunak ikuskizuna ezagutu dugu gaurkoan. Gaur arratsaldeko 19:30ean eskainiko du, Iruñean. Ikusleengana iritsi nahi du ikuskizunak, eta bere barruan pizten diren emozioak ezagutu. Haziak proiektuko azken lana ere ezagutu dugu. Erronkari eta Baretos bailaren azken berriak jaso ditugu. Asteartero bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Egun on, Auñamendi!

Indize ultramorea oso altua izan da eguerdian, eta ondorengo egunetan ere altua izango da. Zer esan nahi du honek? Eguzkine Iturrioz Euskalmeteko meteoroloak azaldu digu. Errigorak lortu du berriro, marka guztiak apurtu ditu azken kanpainan. Izaskun Zabalzarekin 2015-2016 urtearen balantzea egin dugu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu. Aralar irratia […]

Egun on, Auñamendi!

Catherine L`Ecuyer izan dugu gaurko lehengo elkarrizketatua. Larunbatean ‘harriduraren bidez heztea’ izanen du hizpide Agoizko kultur etxean. Andres Bidarterekin ardien pedero eta aretxeen neumonia gaixotasunen inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Izabako kirol elkarteak antolatutako Camille Extrem mendi lasterketa izan dugu hizpide Aitor Perezekin. Auritzera joan gara ondoren, banku berriak dituzte eta horien egile Gabino Urtasunekin izan gara. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Zine estreinaldiak errepasatu ditugu, eta biharko #2dEmanEuskarari manifestazioa gogoratu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda ere bai. Entzun! Izenburua: Ekainaren […]

Egun on, Auñamendi!

Valentziako Incompetencia musika taldea ezagutu dugu gaurkoan. Asteburuan Irati basoan izan dira bigarren singleko bideoklipa grabatzen, eta Alex Anayak izan duten esperientzia kontatu digu. Fuerza Electromotriz jaialdia ere ezagutu dugu Sofia Alberorekin. Asteartean Saharako Fronte Polisarioko burua hil zen, hori dela eta ANARASD elkartera deitu dugu. Txaro Pardo kidea eta Saharako delegatu Mohamed Gailam elkarrizketatu […]

Egun on, Auñamendi!

Erroibarren, eta Sorogainen zehazki pasa dugu goiza. Juan Mari Martinez Txoperena izan dugu lehenengo elkarrizketatua, harekin Erroibarko ondasun megalitikoa ezagutu dugu. Ondoren, gaur zabaldu den Sorogaingo aterpera joan gara Maite Jaramillorekin hitz egiteko. Suhiltzaile bolondresen azken berriak izan ditugu. Asteartero bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. […]

Egun on, Auñamendi!

Mendixut aldizkariko azken zenbakiak barruan dakarrena kontatu digu gaur Rita Labianok. Juan Luis Martinez izan dugu ondoren saioan, Alduide Koordinakundeko presidenteak Zilbetiko Gernikan agertutako azken pintaketen berri eman digu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Utopia erromantikoaren igurukoak entzun dizkiogu gaurkoan Rut Iriarteeri. Andres Bidarterekin garai honetan ohikoak diren ziztaden inguruan aritu gara, ziztadei aurrea hartzeko hainbat botika gomendatu dizkigu. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]