Egun on, Auñamendi!

Daniel Laskurain idazle eta artista ezagutu dugu gaur. Bere marrazki eta eskulturen erakusketa zabalduko du gaur Agoitzen, areto nagusian. Plataforma unitaria contra las minas de potasa en La Bal d’Onsella y El Perdón taldeko Marta Lopezekin izan gara ondoren, Zangotzako Muga proiektuaz hitz egiteko. Julianekin ere izan gara, eta Erronkariko ziten berri izan dugu. Errepasoa […]

Egun on, Auñamendi!

Afan elkarteko Jannette Ruiz Goikotxeta elkarrizketatu dugu lehenik, inteligentzia emozionalari buruz eta gaixoen zaintzari buruz. Auritzeko liburutegira joan gara ondoren, eta liburuaren hilabetearen inguruan antolatu dutena ezagutu dugu. Gorka Iriarte EHEko kideak Baionan Euskaraz Bizi Egunean izanen dena kontatu digu. Idoia Zabalzarekin, berriz, oikonimia eta toponimiaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroao Fibromialgia Elkarteko Jokin Espinazo presidentearekin hitz egin dugu. Atzo Auritzen izan ziren osasun etxeko langileekin fibromialgiaren inguruan solasean, oso pozik atera dira bileratik. Artzibarreko Orreagarako erromeriaren inguruan Susana Irigaraik esandakoa entzun dugu ondoren, larunbatean aurkeztuko dute eta Nagoren. Agoizko I Mendi Lasterketa ere ezagutu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Aralar irratira bisita eginez zabadu dugu gaurkoan elkarrizketen tartea. Arkaitz Leon izan dugu ondoren, Un pueblo perdido liburuaren aurkezpena egin digu. Sara Díaz de Cederio ere elkarrizketatu dugu, Nafarroako Parkinson elkarteko koordinatzailea. Atzo izan zen parkinsonaren nazioarteko eguna, eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Amaitzeko, Quark tarteari lekutxoa egin diogu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Mendixut aldizkariaren zenbaki berria eskuartean dugu jada. Rita Labianok kontatu digu barruan aurkituko dugun guztia. Andres Bidarterekin parasitoen inguruan aritu gara solasean. Amaitzeko Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda. Entzun! Izenburua: Apirilaren 11ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea izeneko elkarteko Nafarroako presidente Manu Eciolaza izan dugu gaurko lehenengo gonbidatua. Heriotza egokiaz eta bizi testamentuaz aritu gara, gaur arratsaldean hitzaldia eskainiko baitu Agoitzen. Idoia Zabalza Mikel Zabalzaren arrebarekin hitz egin dugu ondoren, atzo Donostiako Udalean izan baitzen, Mikel Zabalza herri ekimenarekin batera. Julian Gabasek Erronkariko azken ordua ekarri digu, Izabatik. Amaitzeko, […]

Egun on, Auñamendi!

Steilas sindikatuko Kepa Yecorarekin interinoen zerrendaren kudeaketari buruz Nafarroako Gobernuak egin duen proposamena ezagutu dugu; baita sindikatuak duen iritzia ere. Garraldara sagardo bila joan gara ondoren, eta larunbatean Errotaberri tabernan prestatu duten sagardotegi egunaren inguruan aritu gara Atziber Villalbarekin. Mikel Ortigosak Fiare Banka Etikoa aurkeztu digu. Amaitzeko, Xanti Begiristain kolaboratzailearekin izan gara. Berriak, agenda eta […]

Egun on, Auñamendi!

Hogei urte bete dira gaur Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek Itoizko urtegiko kableak moztu zituztela. Ekintza ikusgarria izan zen, eta horren inguruan Julio Villanueva solidarioarekin hitz egin dugu. Oparia taldeko Gonzalorekin ere izan gara, larunbatean Biskarretan joko du eta. Karrape irratia ere bisitatu dugu, eta Otsanda txakur eskolako Mikelekin ere izan gara. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Bisausi Mankomunitateko bokal Mikel Gaztelu izan dugu gaurkoan saioan. Nafarroako Gobernuarekin hondakinen plan integralaren inguruan atzo egin zuten bileraren inguruan mintzatu gara harekin. Urtzi Arrietarekin hitz egin dugu ondoren. Kulturibar elkarteko kidea da, eta Esteribarko Leozka aldizkaria aurkeztu digu. Quark zientzia tartea ere zabaldu dugu, ondoren. Amaitzeko, Aralar irratia bisitatu dugu. Izenburua: Apirilaren 5ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gatazka mineralak zeintzuk diren ezagutu dugu gaurkoan. Egunero egunero erabiltzen ditugun sakelakoetan daude, eta mineral horien erabilera erregulatzeko eske dabil Alboan GKE Tecnologia Libre de Conflicto izeneko kanpainarekin. Elkarteko Guillermo Otanorekin hitz egin dugu. Ondoren, Andres Bidarte deitu dugu eta fotosintesiari buruz aritu gara. Amaitzeko, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Izenburua: Apirilaren 4ko saioa […]