Egun on, Auñamendi!

Hiru hilabete eskas dira Ipar Euskal Herriak lehen aldikoz nortasun instituzionala lortuko ote duen jakiteko. Hautetsiak aste hontan hasiko dira bozka ematen. Herri elkargo bakarraren inguruan solasean izan gara Irulegi Irratiko Pantxika Arrambide kazetariarekin. Andres Bidarte ere deitu dugu gaurkoan, mamitisaren inguruan hitz egiten jarraitu dugu. Quark saioari tartea egin diogu gaurkoan ere; eta, amaitzeko, […]

Egun on, Auñamendi!

Pilotaren inguruan hitz egin dugu elkarrizketen tartea zabaltzeko, Patxi Eugi Elkarpelotako kidearekin. Ondoren, errefuxiatuez eta Europak Turkiarekin egindako akordioaz hitz egin dugu Xabier Aguirregabiria Sodepaz elkarteko kidearekin. Amaitzeko, Xorroxin eta Euskalerria irratiko berriemaileekin hartuemana egin dugu. Izenburua: Matxoaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]  

Egun on, Auñamendi!

Agoizko postrerik bereziena eta ohikoena ezagutu dugu gaurkoan. Beti Jai tabernako eta Agoizko kostradaren kofradiako kide Fernando Perez elkarrizketatu dugu horretarako. Errezeta kontatu digu eta goxo goxoa ematen du! Ostiralero bezala, gainera, estreinaldien berri izan dugu eta Julianekin konexioa egin dugu Izabako azken berriak jasotzeko. Izenburua: Matxoaren 11ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Fernando Hualde izan dugu gaurko lehenengo elkarrizketatua. Recuerdos de madera mojada izeneko dokumentalaren inguruan eta almadien inguruan izan gara berarekin solasean. Ondoren, Mendixut aldizkariaren zenbaki berrian aurkitu daitezkeen edukien inguruan aritu zaigu Rita Labiano. Nafarroako erretina elkarteko Idoia Albenizek, berriz, glaukoma gaixotasunari buruz aritu da. Amaitzeko, Xanti Begiristainekin izan gara. Izenburua: Matxoaren 10eko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Polizia indarkerian biktimek gaur goizean egin duten prentsaurreko bat izan dugu hizpide gaurko lehenengo elkarrizketan. Idoia Zabalza izan dugu gurekin, bertan izan baita. Ondoren, Lur Gil izan dugu OTANen inguruan hizketan, asteburuan 30 urte beteko direlako erreferenduma egin zela. Amaitzeko, Karrape irratia eta Otsanda txakur eskola bisitatu ditugu. Izenburua: Matxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Emakumeen eguna izaki, hori izan da gaur izan dugun gai nagusia. Agoitzetik Maite Fernandez aritu zaigu, berdintasun zinegotzia. Zaraitzutik Xaiki emakume taldeko Ana Sagardoi eta Aezkoatik, eta baita Erroko ekitaldiekin bat eginez, Gure Aizpea emakumeen elkarteko Karmele Galarza. Entzule batek, gainera, ezpain gorrien inguruko hausnarketa ederra bidali digu. Ondoren, zientzari tartea egin diogu. Elkarrizketekin amaitzeko, […]

Egun on, Auñamendi!

UMAFY Adinekoen Francisko Yndurain unibertsitatea ezagutu dugu gaurkoan, Salvador Gutierrez irakaslearekin. Andres Bidarterekin mamitisari buruz hitz egin dugu gaurkoan. Elkarrizketen tartearekin amaitzeko, astelehenero bezala Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiak bilatuko ditugu. Izenburua: Matxoaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]  

Egun on, Auñamendi!

Zinema aretoetara bisita bat eginez abiatu dugu gaurkoan saioa, prentsa errepasatu ondotik. ‘Entre risas’ izeneko antzezlana ezagutu dugu ondoren, Agoizko Irati antzerki taldeak bihar taularatuko duena. Julian Gabas izan dugu ondoren, zuzenean Izabatik. Amaitzeko, Garraldako DBHko 4. mailako ikasleek prestatu duten saioa entzun dugu. Bikaina! Izenburua: Matxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Udaberrian Nafarroara iritsiko omen den mingaina urdina gaixotasunari buruz hitz egin dugu gaur Nafarroako Gobernuko Animali Osasun saileko buru Cesar Fernandezekin. Karrape irratia bisitatu dugu eta Idoia Zabalza euskara teknikariak euskara eta genero berdinatsunaren inguruko ikerketak gerturatu dizkigu. Amaitzeko, Aurizberriko liburutegira jo du, eta berri asko jaso ditugu bertatik. Izenburua: Matxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:30 […]

Egun on, Auñamendi!

Gure Esku Dago ekimenaren aurtengo ikasturterako dinamika ezagutu dugu gaurkoan Jon Zirizari esker. Aurizberrin bilera egin zuten ostiralean, eta horregatik gonbidatu dugu saiora. Andres Bidarte izan dugu ondoren, gibelen inguruko gaitzak izan ditugu mintzagai. Quark saioari tarte bat egin diogu, eta amaitzeko, Aralar irrati bisitatu dugu. Izenburua: Matxoaren 1eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]