Egun on, Auñamendi!

Aralar irratia bisitatu dugu gaurkoan saioari hasiera emateko. Lekunberrituk Auritzera begira jarri gara ondoren, pala txapelketaren inguruan mintzatu zaigu Maider Otegi. Final erdiak jokatuko dira asteburu honetan, larunbat eta igande arratsaldetan. Abenduaren 5ean izango da finala, eta ondoren afaria eginen dute Haizean. Quark zientzia tartea ere izan dugu, eta saioa amaitzeko Roncaliako denboraldi berriaz aritu […]

Egun on, Auñamendi!

Errefuxiatuen krisiari begira jarri gara gaurkoan berriz ere. Iruñean sortu berri den ‘Iruñea harrera-hiria’ ekimen herritarra ezagutu dugu, eta Nafarroan harrera nola kudeatzen ari den azaldu digute. Andres Bidondorekin elurrak abereengan duen eragina ezagutu dugu eta fekundazioaz ere mintzatu gara. Amaitzeko, Xorroxin irratia eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Hurrengo urteko Nafarro Oinezaren inguruan hitz egin dugu gaur. Festa berezia izanen da, lehen aldiz bi ikastolen artean antolatuko dutelako. Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde izanen dira. Gaur, Lodosako ikastolako Iñaki Telleriarekin solastu gara. Mikologiaren inguruan ere hitz egin dugu. Koldo Villalba gonbidatu dugu, eta gure eskualdean ditugun xixak eta onddoak ezagutu ditugu hari esker. […]

Egun on, Auñamendi!

Abenduaren 2an, Agoitzen egingo den Emakume ekintzaileen 4. topaketari buruz hitz egin dugu gaurkoan. Bertan parte hartuko du Kati Leatxe, Agoizko ekintzaileetako bat, eta harekin izan gara solasean. Xanti Begiristainek, berriz, elkartasunaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu gaitu. Larunbat honetan omenaldia egingo zaio Mikel Zabalzari, urtero bezala Mikel Zabalza gogoan herri ekimenak antolatuta. Gaia lantzeko solasaldi […]

Egun on, Auñamendi!

Aragoieratik euskarara itzulitako lehenengo liburuaren berri izan dugu gaurkoan. Denbora eta egunak izeneko liburua da, Ánchel Conterena. Joxemari Sestorainek itzuli du, eta harekin izan gara gaurkoan aragoieraren inguruan solasean. Punto de Vista nazioarteko zinemaldiaren berri ere izan dugu, 10. edizioa eginen du otsailean. Horregatik, Oskal Alegria zuzendari artistikoa gonbidatu dugu. Karrape irratian bisita egin dugu […]

Egun on, Auñamendi!

Herrikoa guraso elkarteen federazioko presidente Santiago Alvarez izan dugu gaurkoan gurean, PAI ingelesez ikasteko programaren inguruan dituzten kezkak azaldu dizkigu, eta LOMCEren aurka egiteko beharraz hitz egin digu. Kirolari tartea egin diogu, zehazki Auritzeko pala txapelketari. Lehenengo mailako final laurdenak jokatuko dituzte asteburu honetan. Agoitzen atzo hasi zen ‘Genero indarkeriaren aurkako zikloa’ren berri ere izan […]

Egun on, Auñamendi!

132.000 euroko diru laguntza emanen die Nafarroako Gobernuak euskaltegiei, tartean AEKri. Horregatik, Pirinioetako AEKko Ana Colomorekin hitz egin dugu gaur, 2012an laguntzak kendu zituztenetik hona egoera nolako izan den jakiteko. Andresekin, berriz, abereen araldiari buruz mintzatu gara. Irratien tardean, gaurkoan Xorroxin irratiko Lesakako estudioa bisitatu dugu, eta Iruñerrian Euskalerria irratia. Izenburua: Azaroaren 16ko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Zilbetiko harrobiaren inguruko azken berriekin batera, dokumental bat iritsi zaigu. Bartzelonako Mercedes Mangranek egin du, eta Lur izena du. Harekin izan gara gaur. El ABC que Salva Vidas elkartea ere ezagutu dugu. Estudion bisita bat ere izan dugu, Peio Encaje Pettan izan dugu, aste honetan milioi bat euro baino gehiago banatu dituelako Pirinioetan. Isabatik kronika […]

Egun on, Auñamendi!

Kirolari buruz hitz egiten zabaldu dugu gaurko irratsaioa. Irati Extrem martxa ez lehiakorrak 10 urte beteko ditu 2016an, eta ospatzeko NACX martxa antolatu dutela kontatu digu Victor Anduezak. Galdutako Objektuak dokumentalari tartea egin diogu ondoren. Pitu izan dugu gurean, martxan jarri berri duten crowfounding kanpaina zer den kontatu digu. Idoia Zabalzak Agoizko euskararen eguna aurkeztu […]

Egun on, Auñamendi!

Abiadura handiko trenaren proiektu berri bat ezagutu dugu gaurkoan, Y-a eta Iruñea lotzeko asmoa duena. Sustrai Erakuntza fundazioko Martin Zelaia izan dugu gurean. Sindikatuen inguruan ere mintzatu gara, zehazki Nafarroako Gobernuaren eta CEN, CCOO eta UGTren arteko hitzarmenez. Horretarako, ELAko Mikel Lakuntza izan dugu. Gure eskualdeari dagokionez, Agoitzeko Tokiko Agenda 21a osatzeko eta martxan jartzeko […]