Egun on, Auñamendi!

Koldo Campos poeta, idazlea, zutabegilea ezagutu dugu gaurkoan gure saioan. Nikaraguan izandakoa da Campos, baita Dominikar errepublikan ere; eta duela 10 urte itzuli zen Euskal Herrira. Egunotan gure zonaldean da, eta asteazkenean olerkien irakurketa egingo du Auzperriko liburutegian. Gaurko saioan, gainera, Garazi, Xuberoa, Zaraitzu eta Aezkoa lotuko dituen Irati lau ibarrak proietuaren berri izango dugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Nattura enpresak Irati ibaian antolatzen dituen jarduerak ezagutu ditugu gaur. Bihar, Azpegin Aezkoa eta Garaziren arteko fazeriaren hitzarmenaren sinadura izanen da, eta bertan Aezkoa kultur elkartea omenduko dute. Aitzaki hori hartuta Xamarren eskutik elkartearen historioaren berri izan dugu. Izenburua: Uztailaren 24ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Larunbatean Agoitzen izanen den ikuskizun baten berri izan dugu gaurko saioan: Menorcako Zaldiak. Tutatis taldeko Lluis Rovirarekin hitz egin dugu horretarako. Aurizberriko liburutegiko azkeneko berriak ere ezagutu ditugu, eta Luzaidera eta Bizkarretara joateko gonbitea jaso dugu. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Esnearen eta abeltzainen egoeraren inguruan hitz egin dugu gaurkoan Fermin Irigarai EHNE-Nafarroako presidentearekin. Egoera ez da batere ona. Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente ere izan dugu, eta akordio programatikoak AHTren inguruan zer dioen kontatu digu. Gainera, Guatemalaraino ere gerturatau gara. Izenburua: Uztailaren 21ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Egun on, Auñamendi!

Saio berezia izan da gaur Nafarroako Parlamentuan. Uxue Barkosen inbestidura saioa, alergia; eta haren hitzak entzun ditugu Irati Irratian. Nafarroako Gobernua zeintzuk osatuko duten ere errepasatu dugu. Astelehena denez, gainera, homeopatiari buruz hitz egin dugu; eta aste honetako agenda ere ireki dugu. Pisutsua da oso! Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]