Egun on, Auñamendi!
Izenburua: Uztailaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Astelehenetik ostiralera, 11:00tatik 13:30tara eta arratsaldean 20:00tan errepikapena.
Izenburua: Uztailaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Kritikatua izan da oso; baina indarreanda dago jada Mozal legea. Zer aldatu da? Galdera erantzun digu Paz Frances NUPeko irakasle eta Salhaketako kideak. Gure ingurura erreparatuz, berriz, Erronkariko, Luzaideko eta Aezkoako kontuak errepasatu ditugu. Izenburua: Uztailaren 3ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Euskal Tonbola gure tabernetara iritsi da, eta ez edonola gainera. Hamar urte bete ditu aurten, eta sari bereziak ere badirela jakin dugu. Euskal Herria Zuzenean festibala ere zorioneko dago; 20. urteurrena du. Festibala musika jaialdi bat baino askoz gehiago dela kontatu digu Pauline Guelle bozeramaileak. Udako oporraldia hasi aurretik, Xati Begiristainen koolaborazioa izan dugu. Izenburua: […]
Txupin Etxepare elkarteko Fernan Mendiola izan dugu gaur saioan; Veleta peñaren eta Juanito Etxepareren inguruan hitz egin dugu harekin. URA elkarteko Fito Jimenezekin, berriz, Ebro ibarreko plan hidrologikoaz mintzatu gara. Amaitzeko, bestelako biktimek San Fermin 78 Gogoan plataformako kideekin izandako solasaldia entzun dugu. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]
Esparza. Apuntes de Genealogía, Historia y Etnografía liburuaren egile Juan J. Recalde izan dugu estudioan, Esparza abizenaren eta herrien ingurukoei buruz hitz egiteko. Mendixuten hurrengo zenbakiak zer ekarriko duen ere ezagutu dugu, eta aste honetan asteartean izan dugu homeopatiaren atala. Izenburua: Ekainaren 30ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]
Nepalen inguruan hitz egin dugu gaurkoan, lurrikarak gertatu eta bertan zegoen Batirtze Cabellorekin. Sare elkarteko Joseba Azkarraga ere izan dugu gurean. Gainera, gaur saioan ezarritako musika dena Auritz, Abaurregaina eta Orbaizetako gazteek aukeratu dute. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Askapenaren aurtengo brigadak zeintzuk izango diren ezagutu dugu gaurkoan; eta Espainiako Gobernuak autokontsumoaren inguruan aurkeztu duen lege proposamenaren inguruan ere hitz egin dugu. Jaietan murgildu gara ere. Festarik festa. Abaurregainara jo dugu, baita Orbaizetara ere. Izenburua: Ekainaren 25ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Historian atzera egin dugu Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariarekin batera, Noingo bataila gogoratzeko. Urte hasieran izandako uholdeen kalten laguntzen inguruan ere jakin dugu; eta Kattalin Sainte-Marie soziologoaren Euskal Pirinioen azterketa ezagutu dugu. Izenburua: Ekainaren 24ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Ablazioari buruz hitz egiten du Fátima Djarrak Indomable liburuan, bihar aurkeztuko du Iruñean eta gaur gurekin izan dugu gaiaz hitz egiten. Nafarroa Oinez barruan dagoen Txikiak Handi egitasmoa ere ezagutu dugu, eta Beltzean Mintzo dokumentalera ere gerturatu gara. Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]
Gabiltza datu basea ezagutu dugu gaurkoan, Oihana Etxebarrieta kazetariari esker. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao ere izan dugu gurean, eta Agoitzeko Izaga mankomunitateak hostalari eta zerbitzariekin landu duen programa baten berri izan dugu. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]