Egun on, Auñamendi!

Iratiko Ekoizpenak Kooperatiba proiektua ezagutu dugu gaur, atzo Garraldan egindako aurkezpenaren bidez. Podemos-Ahal dugu alderdiko Mikel Builekin ere izan gara, haien proposamena ezagutzeko. Santi Begiristain eta Idoia Zabalza ere izan ditugu gurean. Izenburua: Maiatzaren 21eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Orbaizetako egungo alkatearekin eta alkate izateko hautagaiarekin hitz egin dugu gaur, Fermin Erdozainekin. Erronkarin larunbatean egingo den Uskararen eguna ere izan dugu hizpide Kebenko elkarteko kideekin, eta Orbaizetako Kultur Ekimenak elkarteak antolatutako hitzodua ere ekarri dugu gurera. Orbaizeta loreekin apaintzeko elkartuko dira larunbatean. Izenburua: Maiatzaren 20ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Orbarako herriko funtzionamendura gerturatu gara gaur, eta Gorka Beunza alkatearekin mintzatu gara. Foru hauteskundeei dagokienez, Geroa Bairen proposamena ezagutu dugu Manu Aierdiren hitzen bitartez. ANAS Nafarroako Saharako Lagunen Elkarteko Jose Otxoarekin ere izan gara, eta haur sahararrak Nafarroara ekartzeko Oporraldiak Bakean programaren berri eman digu. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Udal eta foru hauteskundeen kanpainan murgilduta, gaur, PPko Ana Beltran hautagaiarekin hitz egin dugu. Abaurregainako hautagaia ere ezagutu dugu, Patxi Enkaje Gazteluberri talde independentekoa. Steilaseko Raul Lopez LGTBIQ taldeko kideak ‘Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua’ aurkeztu digu. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]