Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan lehendabizi Aralar irratia bisitatzera joan gara. Bertatik Martin Juanena aritu zaigu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren Hala Bedi Irratiko lagunek Lourdes Isarti eginiko Pasaiako sarraskiaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu Abel Sariaren ingurukoa. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Martxoaren 26ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu, bertatik Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzeko. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Bidasoa eremuko berriak jasotzera. Bukatzeko Nafarroako Bertsolari txapelketaren laburpena egin dugu . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaur, Bertsozale elkartea bisitatzen hasi dugu saioa. Bertan Ander Perezekin solastu gara Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalaz. Ondoren Irulegi irratiko berriak izan ditugu. Bukatzeko Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Martxoaren 22ko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan oztopo arkitektonikoen inguruan aritu zaigu gure laguna. Ondoren Altsasuko auzia azaltzeko Katakraken izandako jardunaldietako hitzartze batzuk ekarri ditugu. Bukatzeko Artzibarrera jo dugu, Luismi Montoya lagunarekin hitz egitera, Mari Cruz Landa-etxean bioeraikuntza ikastaro bat jarri baitutelakoz abian. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, Martin Juanenarekin izateko. Ondoren Unai Zabaleta bisitatzera joan gara bertako kronika jasotzera.  Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu, Hezur-muinetako transplante eta Hiesaren arteko erlazioa aztertzen.Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Martxoaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa hasteko Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Bidasoa eremuko berriak jasotzera. Bide batez finalerako zorterik onena opa diogu. Ondoren Izaskun Zabaltza izan dugu Errigora kanpainaren inguruan solasten. Aprobetxatu dugu Korrikaren inguruko agenda bergogoratzeko. Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Zuriñe Rodriguezeri arrazakeriaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, Lehoskotik atalarekin hasi gara Karlos Buenoren laguntzarekin. Ondoren Hala Bedi irratiko lagunek Aldaketa Klimatikoaren aurkako eguna dela eta Berriztu elkarteko Aitor Lopezeri eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Martxoaren 15eko saioa Iraupena: 2:00 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Ainhoa Bueno Ernaiko kidearekin hasi dugu Bulkada Berrien Garaia dinamikaz solasten. Ondoren Mari Mar Agosen kolaborazioarekin jarraitu dugu, baziren behin 8 liburutegi egitasmoarekin etorri zaigularik. Ez hori bakarrik Bartzelonara doala ere kontatu digu bertako bibliobusen ingurukoak ikastera . Bukatzeko, Idoia Zabaltzaren kolaborazioa izan dugu, Era egitasmoaren nondik-norakoak ekarri dizkigularik. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]