Belaunaldi arteko aldaketa beharrezkoa da

Hori da bihar Burgin ikusarazi nahi den helburuetako bat.Topaketak izanen ditugu bihar eta Topaketen nondik norakoak azaltzeko Txantxalaneko Silvia Calvo izan dugu. Ederki adierazi digu iazko topaketek zapore gozoa utzi zutela eta beharra ikusten zutela horrelako elkartrukeak mantendu behar zirela. Errealitatea zein den jabetuta, positiboki bere aletxoa jartzera datoz topaketa hauek. Deialdia: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Silvia Calvo izan dugu bihako topaketen inguruan hitz egiten. Ondoren Info 7ko lagunek AEBetan dagoen Joseba Zulaikari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, bertan analizatu egiten bait dute Trump fenomenoa.Baite ere Erronkari aldera egin dugu salto eta Julian Gabasekin Erronkaribarko ageda errepasatu dugu. n. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu […]

Jito Alai ikuskizuna Jose Antimasberesen omenez

Hori da musika eta dantza ikuskizun berri baten helburua.Hori azaltzeko Josetxo Goia ikuskizunean parte hartzen duen musikaria ekarri dugu gurera. Berak azaldu digu saiatu izan dutela Jose Antimasberes Castañuelasen omenez ikuskizun hau egitea eta horregatik deitu diotela Jito Alai. Berarekin gogoratu dugu nor zen Castañuelas eta gonbidatu gaitu ikuskizuna ikustera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

FITUR 2018

Aspaldian ez genuela lantzen turismoa, baina gaurkoan indartsu etorri zaigu Angel Mari Loperena. Gaurkoan, berak bisitatutako FITUR-en inguruan aritu gara. Aldaketa nabarmena somatu du bertan, negozio elkartrukea handitu da eta hortarako guneak egokitu. Baita ere nabaritu du, destino guztiak bata bestearengandik berezi egiten duena goratu nahi izan dutela, filosofia aldaketa bat lez. Hurrengoan, zein gai […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik aspaldian ez genuen kolabrazioa izan dugu, Angel Mari Loperenarena,ederki asko aritu zaigu FITUR-en inguruan berbetan. Ondoren bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, Xanti Begiristain aritu da gurekin.Manexen kontakizun berria ekarri digu, Manex eta kabia izenburupean. Bukatzeko Josetxo Goia -rekin egon gara Jito Alai ikuskizunaren inguruan hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]

Pasa dezagun negua modu osasungarri batean

Saio honetan,Eguberrietako otordu oparoak alde batera utzi nahi izan ditugu Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin. Berak hainbat aholku eman dizkigu gure helburua lortzeko. Ez hori bakarrik, katarro zein gripe epe honi aurre egitean, medikamentuak hartzen baditugu hainbat gomendio eman dizkigu, batez ere gidatzeari dagokionez. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan,Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika pasatzen, batez ere asteburu honetan dituzten Ihauterietan zentratuta.Gero, Jose Ignacio Ubau negu osasungarri bat igarotzeko gomendioak eman dizkigu. Bukatzeko,Info 7ko lagunek Joseba Belaustegiri Hitzartuko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 24ko saioa Iraupena: […]

Coworking-a sustatzen

Holakoa da gure hurrengo gonbidatuaren helburua.Kati Leatze Karekin kulturako langilea bere iniziatiba berria aurkeztuz, Coworking-a edo haien ideiak aurrera atera nahi dutenei amankomuneko tokia eskainiz. Azaldu digunez horrelako egitasmotik gauza berriak ere sor litezkeela. Interesa baduzue jarri berarekin harremanetan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, Kati Leatxe izan dugu Karekin kulturan Coworking iniziatiba berriaren inguruan hitz egiten. Gero Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu aste osoko botikak pilula batean nola sartuko duten ikerketak azalduz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak kronika egin digu. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu ardien maneiamendua nola egiten den azaltzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 22ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]