Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Karlos Bueno Pato eduki dugu Aribeko feriaren inguruan elekatzen. Bestetik bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, non Xanti Begiristainek Manex mutiko bihurriaren historiaren 3. atala kontatu digu. Bestalde Info 7ko lagunek Mikel Mendizabal Kattin Ttiki elkarteko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, frankismoko esklabuez aritu bait da. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Dantzaren bitartez oroitzapenen inguruan

Gaur Iker Tubia eduki dugu, Oberena Dantza taldeko kidea eta Oroitzapen Hutsak ikuskizunaren zuzendaria. Hasieran Oberena dantza taldearen historian murgildu gara berarekin. Ondoren azaldu digu maisuki gainera zer nolako ikuskizuna topatuko dugun bihar. Gogoratu bihar osteguna 24, arratsaldeko 21:00etan Agoitzeko Kultur Etxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Uharte Arakilgo 50. Artzai Eguna

Gaurko saioan Txomin Uharte eduki dugu, Aralar Mendi elkarteko lehendakaria. Artzai eguneko ospakizunaz aritu gara eta baita ere egun honen historia errepasatu dugu bere laguntzarekin. Bertako produktu zein animaliak goraipatzeko eta bultzatzeko eguna da Artzai Eguna gonbidatuak aipatu digunez.Txominek aitortu digu bizitzeko eguna dela hau, zeinetan nekazari zein abeltzainen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ditzazkegun. Triptikoa: […]

Auzperrin, musika eta herri giroa

Gaur Auzperrira jo dugu eta bertatik Urko Rellan aritu zaigu, Auzperriko jaien antolakuntzan murgilduta daukagun laguna. Urkorekin errepasatu dugu zer topatuko dugun Auzperriko jaietan. Berak aitortu digu ere herritar guztiak elkarrekin jaietaz gozatzen ikustea dela gehien gustatzen zaiona. Nola ez jaiak izanik ez dira faltako ez jana eta ezta musika ere, batez ere Auzperrin. Kartelak: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Sergio Itxaso izan dugu Orhipean ospakizunaz mintzatzen. Gero Info 7ko lagunek Josebe Iturriozi eginiko elkarrizketa Bartzelonako atentatuaren harira ekarri dugu gurera. Bukatzeko Urko Reian aritu ziagu Auzperriko jaien inguruan hizketan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 22ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]

Natura paperean isladatzen

Gaurko saioan Laura Dufur eduki dugu, bere ahizpa Elenak datorren ostegunetik iraila bukaera arte erakusketa paratuko bait du Sorogaingo aterpetxean. Laurakin errepasatu dugu nolakoa izan den Elenaren ibilbidea eta zergatik hartu zuen akuarelen hautua. Bukatzeko gomendatu digu gerturatzea erakusketa zinez zoragarria bait da. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Lehenik eta behin Lesakara jo dugu non Julen Zelaietak aritu zaigu Xorroxin irratitik.Ondoren Laura Dufur eduki dugu, Elena Dufur artistaren ahizpa,zein ostegunetik irailak 30a bitarte erakusketa antolatu du Sorogaingo aterpetxean. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea rumenaren indigestioaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ahuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:40 […]

Erro, Rock-a eta festa

Atzo Urepelen izan baginen, gaur Errora jo dugu eta bertatik Fernando Ziganda aritu zaigu, Erroko bizilaguna bera. Fernandok azaldu digu zer edukiko dugu gaurtik aurrera Erroko jaietan. Hainbat lehiaketa antolatu dituzten arren giro bikaina izaten da nagusi. Berak ere adierazi digunez, berarentzat asteleheneko bazkalondoa izanen litzateke momentu bereziena sortzen den giroagatik. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Fernando Ziganda Erroko bizilaguna izan dugu Erroko jaien inguruan berbetan. Bestetik Info 7ko lagunek Rafa Diezen askatasunaren harira Sortuko bozeramaile den Arkaitz Rodriguezi eta Rafa Diez beraren semea den Naike Diezi eginiko elkarrizketak ekarri ditugu. Erronkari aldera jo nahi izan dugu baina kasu honetan Julian Gabas lanez lepo zegoen eta ezin izan digu […]