Agoitz udan kulturaz blai

Hala ikusi izan dugu Marisol Martinez-en laguntzarekin.Berarekin Agoitzeko udalak udarako daukan programazio eta ekimenetaz aritu gara.Zentratze aldera lehiaketak errepasatu ditugu jaietako kartelarena eta Agoitz hiria argazki lehiaketarena. Nola ez errepaso honetan txupinazo jaurtitzailearen inguruko bozkaketa ekarri dugu, aste honetan bertan murgilduta bait daude. Agoitz hiria argazki lehiaketa: Txupinazoa jaurtitzeko bozkaketa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Enneco haritzaren memoria eta basoa

Gaur Amaia Zabala-rekin aritu gara, Enneco Haritzaren Memoria proiektuaren inguruan elekatzen. Amaiak maisuki azaldu digu zertan datza proiektua eta zein helburu dituen. Gogoratu digu ere auzolanean eratutako egitasmoa dela eta horrek xarma berezia ematen diola. Gure historiaren oinarri sendo bat, haritzaren sustraiarenak lez, izango den proiektua izan nahi duela ere aitortu digu. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Marisol Martinez izan dugu Agoitzeko kultur nobedadeez mintzatzen. Baita ere Amaia Zabala Enneco Haritzaren Memoriakeko komunikazio arduraduna, Enneco Haritzaren memoriak proiektuaz aritu zaigu. Bukatzeko Info 7ko lagunek Andrea Saez de Egilazi eginiko elkarrizketa ekarri dugu Saharatik kanporatu baitzuten Marokoko agintariek . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren […]

Bi zauritu moto istripu batean Ariben

Bi motorista zauriturik suertatu ziren atzo Ariben gertatutako istripu baten ondorioz Nafar Gobernuaren arabera. 12:30ak aldera izan zen ezbeharra NA-140 errepidetik zihoaztela 8.kilometroan dagoen bihurgune batean erori ostean. Zauritutako batek hainbat hezur haustura izan zituen eta zonaldeko medikuek aholkatuta helikoptero bidez eramana izan zen hospitalera. Bigarrenak aldiz zauri arinak zituenez erabaki zuten anbulantziarekin eramatea hospitalera.

Erroibarko eguna, elkar ezagutzarako eguna

Gaurkoan Joseba Martinez-ekin aritu gara, Erroibarko Eguna izanen bait da asteburu honetan Uztailaren 15 eta 16an. Josebak ederki asko azaldu digu zer topatuko dugun bertan, bi egunetako egitaraua zeinetan kirola eta parranda partekatuz ibarreko bizilagunen arteko elkar-ezagutzea bultzatu nahi duten. Programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Joseba Martinez Erroibarko zinegotzi eta bizilagunarkein hasi dugu, Erroibarko egunaz mintzatzen. Ondoren Julen Zelaieta izan dugu gurean,Xorroxin irratitik eta ederki asko kontatu dizkigu bere zonaldeko berriak. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea animalien janariaren asimilazioaz eta konpodizioaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 10eko saioa Iraupena: […]

Sute batek 8 hektarea kaltetu ditu Oibarren

Ostiralean 17:10 inguruan 112 telefonoan hainbat dei jaso ondoren suhiltzaileei abisua pasa zitzaien Oibarren sute bat piztua zela errepidearen inguruetan. Sute honek 8 hektarea kaltetu ditu gehiena pinudi gazteak okupatutako lur saila eta baita jasotako nekazal eremu zati bat. 19:15 aldera suhiltzaileek aireko medioek lagunduta kontrolatutzat eman zuten sutea. Orain Goardia Zibila ikertzen dabil zein […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur Fermin Deuna eguna lehen entzierroaren kronika egin dugu. Bestetik Info 7ko lagunek eginiko Gerra Zibila eta Siriako gerraren konparazio lana ekarri dugu gurera. Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Sorkuntzan ere lana egin behar da

Gaurkoan Alfredo Leon-ekin aritu gara, Donostiko eta Agoitzeko jaietako kartel lehiaketak irabazi berri bait ditu. Berarekin batera bere ibilbidea errepasatu dugu eta nola ez nola izaten den bere prozesu kreatiboa azaldu digu ere. Beti ikasten darraiela aitortu digu eta bereziki bi kartel ditu berezien bata 1998ko Agoitzetako jaietakoa, lehen saria izan baitzen, eta bestetik 50.jazzaldiarena […]