Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan amatasun subrogatua eta ibarrako giza ekinbidea izan ditugu hizketagai. Bestetik ere Edurne Beaumont Memoriaren Bideakeko kidea izan dugu frankismoko presoei eginen zaien omenaldiaz hitzegiten. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta […]

Agoitzeko udala berdintasunaren bidean urratsak emanen ditu

Aste honetan publiko egin dute Agoitzeko udaleko gizonezkoak “#metachodemacho” mugimenduari atxikitu egin dira, gizonei atxikitzen zaizkien rolak beraztertze bidean euren konpromisoa adieraziz. Oharrean dioten moduan estereotipo matxistak ezabatzeko eta beste gizontasun eredu batzuk bilatzeko kidetu dira mugimendu honi. Honen harira Gizontasun berri hauek lortzera bidean, gizonei zuzendutako hausnarguneak eskainiko dizkiete, batez ere ozen eta argi […]

Fam Trips, gure ingurua saltzeko beste modu bat

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Fam Trips delakoen inguruan aritu gara. Berez operadore turistikoak gonbidatzea eta bertatik bizitzea du helburua ekimen honek. Pasa den astean 20 bat operadore izan ziren Nafarroa ikuskatzen euren ingurutan gure lurraldea turistikoki saltzeko. Angel Marik aitortu digu oso modu egokia ikusten duela turismoa erakartzeko. [Audio […]

Herri txikiek badute historia

Gaur Xanti Begiristainen kolaborazioa izan dugu. Gaurko testuak hainbat herri txikietan eginiko liburuak izan ditugu hizpide. Dokumentazio lan itzela eginda geroz eta gehiago dira horrelako liburuak argitaratzen dituztenak eta Xantik ere bergogoratu gaitu ze garrantzitsua den atzera begiratzea aurrera egiteko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Camino emakume iraultzailea

Gaurkoan Joseba Eceolaza Camino Oscoz liburuaren idazlearekin aritu gara, Caminok irudikatzen zuen figuraz. Josebak ederki asko azaldu digu nolakoa zen Camino eta baita ere nola frankistek erahil zuten. Aitortu digu ere liburu hau aurrera eramateko arrazoietako bat izan dela Camino bezalako emakumeei errekonozimendu bat egiteko bidea izan dela eta aldi berean Gerra Zibilaren inguruko mito […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin Fam Trips delakoetaz aritu gara eta Xanti Begiristainek herri txikietako historia gordetzen dituzten liburuetaz testutxo bat kontatu digu. Bestalde gaurkoan Joseba Eceolaza izan dugu gure saioan berak ateratako Camino Oscoz liburuaren inguruan elekatzen. Saioa amaitzeko ere Bernadette Argain etorri zaigu Irulegi irratitik iparraldeko […]

Abeltegian alternatibak eraikitzen

Gaurkoan Itziar Torres Abeltegia proiektuko kidea izan dugu, Baztanen okupatu berri duten eraikina kudeatzeko proiektua alegia. Itziarrek ederki asko azaldu dizkigu proiektu honen zergati eta helburuak. Gaineratu egin du ere saiatu direla Nasuvinsa eta Nafar Gobernuarekin kogestio kudeaketa bat lotzen baina ezezkoa jaso dute. Bukatzeko ipuin baten bidez laburpen bat egin digu maisuki. Klikatu hemen […]

Dietak eta Bularreko minbizia

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk dietaren eta bularreko minbiziaren loturak azaldu dizkigu. Aipatu digu bularreko minbizia ekiditzeko hainbat ikerketek mediterranear dieta aholkatzen dutela. Gainera ez gaitu hitzegin soilik prebentziorako baizik eta behin gaixotasuna edukita dieta on batek gaixotasuna gainditzea lortuarazi zaitzakeela ere aitortu digu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Itziar Torres Baztaneko Abeltegia proiektuko kidea izan dugu proiektua bera eta daukan egoera azaltzen. Ondoren Jose Ignacio Ubauk mediterranear dieta eta bularreko minbiziaz aritu zaigu. Bukatzeko Leitzara jo dugu eta bertan Herri galdeketaren zurrunbilotik Karrape irratiko Unai salbatu dugu guretzako kronika egin zezan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Utzi pereza alde batera eta ikasi euskera

Izaskun Zabalza-rekin hizketan egon gara pasatako kurtsoaz eta datorren ikasturtearen inguruan. Izaskunek aipatu digu bai kurtsoak eta baita Korrikak ere oso zapore bikaina utzi dutela. Nola ez aurrematrikulazio kanpainan gaudenez animatu gaitu Piriniotan ditugun euskaltegietara hurreratzera eta euskara ikastera. Azaldu digu ere udan AEKak eskaintzen dituen aukerak, tokiko barnetegi zein barnetegi ibiltariekin. Aurrematrikulazio kanpaina: Informazio […]