Pilotan harrobia badugu

Hala esan digu Aitor Zazpe-k berari eginiko elkarrizketan, Auñamendi Pilota Txapelketako antolatzaileetako bat bait da. Aipatu digu 91 Pilotari izan direla osotara eta maila ona ematen ari dutela. Baita ere nabarmendu dugu emakumeen lekua txapelketa honetan. Aitortu digu ere hainbertze pilotariekin zaila izaten dela koordinatzea baina lortu dutela egitea. Asteburu honetan finala! Hemen ordutegia: Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Pirinioko mahaiaren bilkurako aurkezpena eta zergatiak ekarri ditugu saiora.Bestetik Elhuyar Fundazioko Quark saioan beldarraz eta behietaz aritu zaizkigu. Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu. Gaur ere gurean Aitor Zazpe Auñamendi Pilota txapelketako antolatzaileetako bat izan dugu, txapelketaz mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen izan ditugu.Gaurkoan estreinakoz izan dugu Julen gurean. Andres Bidartek-rekin ordea Fazelosiaren inguruan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 29ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Amaia Zabaleta izan dugu Kerik gabeko astearen inguruan hitzegiten. Bestetik ere Maite Itoiz izan dugu Landarte egitasmoearen baitan egingo den ikuskizunaz elekatzen. Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Kajetilla baino hobe zapatila

Hala da Auritzeko Osasun etxeak “Kerik gabeko astean” azaleratu duen leloa.Gaur Amaia Zabaleta medikua izan dugu saioan, erretzearen nondik norakoak azaltzen eta Auritzeko Osasun etxeko ateak zabalik daudela erretzeari utzi nahi diotenentzat. Aitortu digu ere hobe dela erretzen hastea baina behin hasita ere badagoela uztea, gogoa besterik ez da falta. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Lau elementuak arakatzen

Hala izan da Maite Itoiz-eri eginiko elkarrizketa, 4 elementuak barne-biltzen dituen ikuskizuna arakatu bait dugu beraren laguntzaz. Ederki azaldu digu zer nolako ikuskizuna izanen den eta zer nolako garrantzia daukan bertakoen parte-hartzea. Gogoratu bihar 11etan Musika tailerra Maite Itoiz eta John Kellyren eskutik, Aezkoako etxean Ariben. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Erron biluzik topatu zuten emakume gazte baten kasua ikertzen dabiltza

Guardia Zibilak ikertzen dabil psa den asteazkenean Erron hainbat bizilagunek biluzik topatu izandako neska gazte baten kasua. Lekukoek diotenez neska noraezean eta biluzik topatu zuten herrian barna. Bizilagunek arratsaldeko 20:00etan eman zuten abisua eta honezkero Goardia Zibilak emakumezkoa hartu eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Ikertzen dabiltza ea emakumeazkoa eraso sexista baten biktima ote den. […]

Etxauzia Nafartarron etxea!

Antton Curutcharry Etxauzia proiektuko kidea izan dugu saioan, proiektua maisuki azaldu digu, baita ere zein helbururekin sortu den ere. Anttonek gonbitea luzatu digu ere proiektua sustengatu eta gaur egun kanpotik bisitatzeko, garrantzitsua baita gure ondarearen berreskurapenerako. Finean Etxauzia Nafar guztion etxea izan nahi du! Informazio gehiago: Etxauzia proiektuaren webgunea Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Antton Curutcharry-rekin, egon gara Etxauzia proiektuaz hitzegiten. Baita ere Info 7ko lagunek dispertsioaren inguruko Motxilaren umea filmaren inguruan eginiko elkarrizketa eduki dugu. .Ondoren, bi astetan behin dugun kolaborazioa Idoia Zabalza eduki dugu gurean, foru dekretu berriaren inguruan hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 25ko saioa Iraupena: […]