Lindus 2 eta ekoturismoa

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Lindus 2 proiektuaz aritu gara eta proiektu honek gure inguruan ekarriko dituen onurak arakatu ere. Ederki asko azaldu digu zer den ekoturismoa eta horren baitako turistek zer nolako ezaugarritzea duten. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin duela astebete aurkeztutako Lindus 2 eta ekoturismoaz aritu gara eta Xanti Begiristainek bere amaren omenez eginiko idazkia ekarri digu.Gurean ere Korrika dokumentalaren hitzartzeen bigarren partea izan dugu, bertan Elena Caballero La Basu eta Dani Alvarez izan ditugu euskararekin izandako hartu-emana azaltzen. Baita ere […]

Egun on, Auñamendi!

Oscar Garralda Garraldako futbito txapelketaren antolatzaileetako batekin ibili gara txapelketaren inguruan hitzegiten.Gero ere asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu dizkigu Leitza inguruko kontuak. Azkenik Korrika dokumentalaren bi istorio ekarri ditugu gurera Maika eta Anderrenak alegia. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Martxoaren 15eko saioa Iraupena: […]

Futbitoa eta elkar ezagutza uztartzen

Oscar Garralda-rekin hizketan egon gara, Garraldako Futbito txapelketako antolatzaileetako batekin. Oscarrek azaldu digu nola igaro den txapelketa eta zein helburu zituen, Onartu digu ere aurreko urteekin alderatuz talde gutxiago egon direla, nahiz eta aurten talde bat gehio izan den. Azpimarratu digu ere giroa bikaina eta taldeen kalitatea ere goruntz joan dela. Baita ere larunbat honetarako […]

Badator Bertsokorrika

Imanol Ubau-rekin hizketan egon gara, Pirini Bardo bertso taldeko kidea, larunbat honetan izanen baitute lagunartekoa Drimtin taldearen aurka, Korrika Kulturalaren egitasmoen artean kokatuta. Ondo azaldu digu nolata sortu zen Pirini Bardo bertso taldea eta baita gonbitea luzatu ere bertaratu gaitezen bertsoetaz eta giroaz gozatzera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu gurean iturri hidrotermaletan topatutako bizitza arrastoei buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero Imanol Ubau ,Pirini Bardo taldeko kidea, izan dugu gurean larunbateko Bertso Korrika egitasmoa aurkezten eta horren inguruan hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Erronkari kantuan

Pasa den larunbatean, Uztarrozen ia 100 lagun ibili ziren kaleetan kantari. Euskal Herriko kanta ezagunenak ibili ziren kantatzen. Kebenko elkarteak deiturik hilabetean behin egiten den ekimen honek Uztarrozeko kaleak hartu zituen eta antolatzaileek jakinarazi dutenez erantzuna oso ona izan zen. Kantu jira amaitzeko luntx eder eta oparo bat eduki zuten, ez baita dena kantuan ibiltzea […]

Emakumearen eguna ospatu da hainbat tokitan

Pasa izan zen Martxoak 8a eta balorazioa egiteko garaia da. Bi deialdi nagusi ziren gure eskualdean, Auzperrin eta Agoitzen. Auzperrin elkarretaratzea deituta zegoen Laurentxi elkarteak antolatuta eta Gure Aizpea emakume elkarteak ere lagunduta eta bertan 30 bat lagun bildu ziren Emakume guztiak, eskubide guztiak, egunero lemapean. Ondoren afari goxoa dastatzeko aukera izan zuten Haizea ostatuan. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Goretti Urtasun izan dugu gurean, Felix Aranda saria zergatik eman zioten azaltzen. Baita ere Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen izan ditugu . Andres Bidartek animalien gestazio eta zeloaz inguruan hitzegiten eta aholkuak eman dizkigu ere izan dugu gaurko saioan. Eta, nola […]