Egun on, Auñamendi!

Memoria garrantzitsua da, eta ahaztuak oroitza ere bai. Hori da gaurkoan egin duguna. Lehenik Sagardia Goñi familia izan dugu gogoan. Ondoren, Erroibarko leize batean aurkitutako gorpuzkiez aritu gara. Tartean astronomiari buruz hitz egin dugu Nafarroako Astronomia Elkartekoekin. Denboraren makinan ere sartu gara urtebete atzera egiteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Bidangozera jo dugu lehenego elkarrizketa egiteko. Xurgin Xaistea izanen da bihar, festen lehenengo eguna, eta ohituraren inguruan eta sorginen inguruan aritu gara Gotzonekin. Clara Fernandes de Casadevante izan dugu hurrengo gonbidatua. Fisioterapia ikaslea da, eta praktikak egin ditu erromesen aterpeetan azken astean. Zientzia kontuak entzun ditugu Elhuyar Fundazioari esker. Aralar irratia bisitatu ditugu. Eta, nola […]

36ko gerran desagertutako pertsona baten gorpuzkinak aurkitu dituzte Erroibarko Izaurgi lezean

Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Akelar eta Sakon espeleologo taldeko kideek 1936ko gerran desagertutako gizonezko baten gorpuzkinak aurkitu dituzte Erroibarko Izeurgiko lezean. Espeleologo taldeak azaldu duenez, hainbat animalia hondakinekin nahastuta agertu da hezurdura, 50 metroko sakoneran. Xabi Azanza espeologoarekin mintzatu gara: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Nafarroako […]

Enkantean salduko dute Aribeko Casa Toni etxea

2016ko ekainaren 14an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezina, eta enkantea egitea. Aribeko Casa Toni gisa ezagututako etxea da enkantean jarri dutena. Enkantea 2016ko irailaren 28an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartuta). Dena den, […]

Egun on, Auñamendi!

‘Orhipean, bizimoduak eta usadioak’ festa izanen da asteburu honetan Otsagabian. Sergio Ichasorekin izan gara, eta xehetasun guztiak kontatu dizkigu. Andres Bidartek zaldien artikulazioak zaintzeko aholkuak eman dizkigu. Xorroxin eta Euskalerria irratia bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Orreagako Gatazka hobeki ezagutzeko beste aukera bat izan dugu gaurkoan. Zer kontatu izan da? Zer gertatu zen? Nabarraldeko Beñi Agirre historialariarekin aritu gara galdera horien erantzunaren bila. Bihar Erronkariko Gaztaren eguna izanen da eta gaztari buruz eta egoerari buruz Mikel Aznarezekin hitz egin dugu. Ostiralero bezala, gainera, zine estrenaldien berri izan dugu. Julian Gabasek Erronkariko […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Pirinioetako ondareari buruz hitz egin dugu gaur. Mendixutek hainbat gehigarri osatuko ditu gure eskualdeko ondarea goraipatzeko eta gordetzeko. Fernando Hualdek zuzenduko du, eta harekin mintzatu gara. Auritzeko alkate Luis de Potestadek asteleheneko azokaren berri eman digu. Xanti Begiristain bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 11ko […]

Egun on, Auñamendi!

Aste hau dugu pertseidak izeneko “izar iheskorrak” ikusteko hoberena. Egunik egokiena ostiralekoa izanen da. Fenomeno honen inguruan Iruñeko Planetarioko Karmele Gomezekin aritu gara. Aurreko asteburuan, hartz arre bat antzeman zutenGarden, urtebete arrastorik gabe izan ostean. Albiste hori eta beste hainbat jaso ditugu gaurkoan. Denboraren makinan ere sartu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Datorren abuztuaren 15ean, Jean Pitrau pastorala eginen dute Otsagabian. Mikel Aoizekin izan gara laborari honen eta antzezlanaren inguruan solasean. Irkus Robles margolaria izan dugu hurrengo gonbidatua, erakusketa zabalduko baitu Auritzen. Zientzia kontuak entzun ditugu Elhuyar Fundazioari esker. Aralar irratia bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 9ko […]