Egun on, Auñamendi!

Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirre izan dugu gaurko lehenengo elkarrizketatua. Zaldua inguruko indusketa arkeologikoez aritu gara berarekin. Andres Bidartek herrentasun moten inguruko aholkuak eman dizkigu. Xorroxin irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 1eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Egun on, Auñamendi!

Agoizko Mariano Garcia Banda ezagutu dugu gaurkoan. David Martinezek gidatzen du, eta harekin hitz egin dugu igandean duten kontzertuaz. Mezkiritzeko jaiak gaur hasiko dira, eta egitarau eta prestaketen berri eman digu Aitziberrek. Zine estreinaldiak ezagutu ditugu, eta Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren […]

Gizon bat atxilotu dute, Auritzen bikotekidea jotzea egotzita

Iruñean atxilotu zuen Foruzaingoak gizonezkoa, igandean Auritzeko Osasun Etxera joan ziren lehenik foruzainak, ustez bere bikotekideak eragindako lesioak zituen emakumea artatzen ari ziren eta bertan. Lesioen larritasuna kausa, Osasunbideara eraman zuten emakumezkoa; Foruzaingoak ustezko erasotzailea bilatu bitartean. Iruindarra da gizonezkoa eta aurrekari penalak ditu. Emakumea jo zuela onartu du, eta atxilotu egin du Foruzaingoak.

Egun on, Auñamendi!

Iratiko lanik garrantzitsuenetako bat izan dugu gaurkoan mintzagai. Enborrak errekaratzearen inguruko erakusketa zabaldu du Javier Goikoak Auritzen, eta hori dela eta elkarrizketa egin diogu saioan. Agoitzen larunbatean Tiritirantes konpainia izanen da A su servicio ikuskizunarekin, eta Oscar Ortizek nolakoa izango den kontatu digu. C Hepatitisaren nazioarteko eguna da gaurkoa, eta Atehna elkarteko presidentea izan dugu […]

Egun on, Auñamendi!

Sustrai Erakuntza Fundazioko Martin Zelaia izan dugu gaurko lehenengo gonbidatua. Pirinioak zeharkatuko dituzten energia megaproiektuen inguruan aritu gara berarekin. Zika birusaren ingurukoak entzun ditugu. Mikel Aznarezi esker, Kontseiluak antolatzen duen Euskal Tonbola hobeki ezagutu dugu. Denboraren makinan sartu gara ondoren, Koldo Camposi egin genion elkarrizketa berreskuratzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur hasi da Ariben Pirinioetako gizatiaratzea landuko duen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaroa. Helburuak eta edukiak aztertu ditugu. Andres Bidartek abereen digestio aparatuaz aritu zaigu. Quark saioa entzun dugu, eta Auritzen igandean izanen den Artzai Egunaz Mikel Gaztelurekin aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 26ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa birsortzeko proiektua ezagutu dugu gaurkoan. Ainhoa Huarte anotolatzailearekin izan gara, eta aipatu digu izen emateko epea zabalik dagoela! Aezkoa eta Garaziren arteko fazeria hitzarmenari buruz Aezkoako Batzarre Nagusiko Felix Jamarrekin hitz egin dugu. Zine estreinaldiak ezagutu ditugu, eta Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

La Indurain lasterketak Oroz Betelu, Olaldea, Garralda eta Erroibar zehakatuko ditu, bihar goizean

Gaur goizean markatu dute antolatzaileek bidea kartel horiekin. Eta bihar, goizeko 8:30etan hasiko da Atarrabian La Indurain lasterketa. Itaroatik irtengo dira txirrindulariak eta NA-150 errepidetik Agoitzerako bidea hartuko dute. Agoitzetik Oroz Betelura joko dute, Olaldea pasa, eta Garraldatik jarraituko dute, ondoren Erroibar gurutzatzeko. Ibilbide motza egingo duten txirrindulariek Atarrabiako bidea hartuko dute. Luzea egingo dutenek, […]